Eskumen instituzionalak

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruko Lege Organikoak integratutako eskumen instituzionalak 
 

44. artikulua: Eskumen osoa

  • Lurraldearen antolamendua, hirigintza eta etxebizitza.
  • Herri lanak, legez Estatuaren interes orokorrekoak ez badira, edo haiek egiteko Estatuko beste lurralderik ukitzen ez bada.
  • Interes orokorrekoak ez diren aireportuak; heliportuak.
  • Meteorologia zerbitzua, gai honetan Estatuari dagozkion ahalmenak ukatu gabe.
  • Ur-aprobetxamenduak, ubideak eta ureztaketak, urak osoki Nafarroan barna iragaten badira eta haien aprobetxamenduak Estatuko beste lurralderik ukitzen ez badu.
  • Energia ekoiztu, banatu eta garraiatzeko instalazioak, garraioa Nafarroako lurraldetik kanpora ateratzen ez bada eta haren aprobetxamenduak Estatuko beste lurralderik ukitzen ez badu, ur mineralak, termalak eta lurpekoak, hori guztia Estatuaren oinarrizko legeria deusetan ukatu gabe meatzaritzaren eta energiaren araubideaz den bezainbatean.
  • Ikerkuntza zientifikoa eta teknikoa, Estatuari sustapen eta koordinazio orokorrerako dagozkion ahalmenak deusetan ukatu gabe.
  • Kultura, Estatuarekin koordinaturik.
  • Historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe.
  • Estatuaren titulartasunekoak ez diren artxiboak, liburutegiak, museoak, hemerotekak eta kultura-gordailurako gainerako zentroak.
  • Arte Ederren sustapenarekin eta irakaskuntzarekin zerikusia duten erakundeak.
  • Eskulangintza.
  • Turismoaren sustapena eta antolamendua.
  • Kirolen eta aisiaren erabilera egokiaren sustapena.
  • Ikuskizunak.
  • Kasino, joko eta apustuak, kirol eta ongintzaren arloko elkarrekiko apustuak salbu.
  • Gizarte laguntza.
  • Garapen komunitarioa; berdintasunerako politikak; haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika.
  • Irakaskuntza, kultura, arte, ongintza, laguntza eta gisako izaera duten elkarteak, baldin eta beren eginkizunak nagusiki Nafarroan betetzen badituzte.
  • Nafarroako foru zuzenbidearen arauei jarraikiz eratutako fundazioak.
  • Nafarroarentzat interesa duen estatistika.
  • Barne azokak eta merkatuak.
  • Adin txikikoen babes eta tutoretzarako eta gizarteratzeko erakunde eta establezimendu publikoak, Estatuko legeria orokorraren arabera.
  • Nekazaritza Ganberak eta Merkataritza eta Industria Ganberak, legeria orokorraren funtsezko oinarrien ariora eta kanpo merkataritzaren alorrean Estatuak dituen eskumenak deusetan ukatu gabe.
  • Jatorrizko deituraren eta publizitatearen arauketa, Estatuarekin lankidetzan.
  • Lanbide elkargoak eta lanbide tituludunen jarduera, legeria orokorrari jarraikiz.
  • Kooperatibak, Gizarte Segurantzan sartu gabeko mutualitateak eta positoak, gai horretan legeria orokorrak dioenaren arabera.
  • Merkataritzako burtsak eta salgaiak nahiz baloreak kontratatzeko gainerako zentroak ezarri eta arautzea, merkataritzako legeriaren arabera.

 
56.1 artikulua:
Jarduera ekonomiko orokorraren oinarri eta antolamenduarekin bat, eta moneta, kreditu, banku eta aseguruen arloan Estatuak duen politikarekin bat, Nafarroak eskumen esklusiboa dauka ondoko gai hauen gainean:
 

  • Jarduera ekonomikoaren plangintza eta garapen ekonomikoaren sustapena Nafarroaren barnean.
  • Industria, deusetan ukatu gabe Estatuko arauek segurtasun, osasun edota interes militarreko arrazoiak direla eta erabakitzen dutena, ezta meategi, hidrokarburo eta energia nuklearrari buruzko legeriaren mende dauden industriekin zerikusia duten arauek ezartzen dutena ere. Aldiz, atzerriko teknologia eskualdatzeko baimena Estatuaren esku gelditzen da, horretan eskumen osoa baitu.
  • Industria sektoreen birmoldaketarako Estatuak ezarritako planak Nafarroan garatu eta betearaztea, haietan ezarritakoari jarraikiz.
  • Barne merkataritza eta kontsumitzailearen nahiz erabiltzailearen defentsa, deusetan ukatu gabe prezioen politika orokorra, ondasunen zirkulazio librea lurralde nazionalean eta lehiaren defentsari buruzko legeria.
  • Kreditu-erakunde korporatiboak, publikoak eta lurraldekoak.
  • Aurrezki kutxak, gai honi buruzko hitzarmenen araubide berezia deusetan ukatu gabe.
  • Nafarroako sektore publiko ekonomikoa, lege organiko honen beste manu batzuetan jasotzen ez den heinean.