I. Hizkuntza Plana (2019-2021) - Osasun Departamentua

103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen hizkuntza plan bat prestatuko dutela.

Osasun Departamentuaren I. Hizkuntza Planak ( maiatzaren 10eko 173/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen), 2019ko, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan eginen diren ekintzak jasotzen ditu; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen ekintzetan egokitzapenak egiteko, baldin eta epe horretan departamentuaren egituran edo eskumenetan aldaketarik gertatzen bada. Egin den planak aukera emanen du ekintzak planaren indarraldian gauzatzeko. Izan ere, funtsezko helburua da herritarrei zerbitzuak bi hizkuntzetan emateko aukerari bide ematea da, epe ertain eta luzerako plangintza-prozesu baten baitan, halako moduz non helburu hori progresiboki beteko den, ondoz ondoko planen bidez. Horregatik, lehenetsi egin da gauzagarriak diren ekintza zehatzak egitea, errealitate soziolinguistikoari, legezko esparruari eta herritar euskaldunak zuzenago artatzen dituzten unitateen zehaztapenari erantzuten diotenak.


Dokumentua elkarrekin egin dute Euskarabideak eta departamentuko unitateetako langileek.

Helburuak:

  1. Beharrezko hizkuntza nahitaezkotasuna ezartzea lehentasunezko unitate organikoetan
  2. Euskarazko prestakuntza eskaintzea Departamentuko lehentasunezko unitate organikoei esleituriko langileei
  3. Beharrezko neurriak hartzea euskaraz artatuak izan nahi duten pertsonak hala izan daitezen
  4. Herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea (digitala eta paperekoa)
  5. Errotulazioa eta informazio elementuak ele bitan, herritarrak artatzeko gune fisikoetan (bulegoak, harreraguneak...): hizkuntza paisaia
  6. Zerbitzu publikoak esleitzeko orduan, hizkuntza irizpideak ezartzea.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Osasun Departamentua
Tipo: 
Plana
Dokumentazioa: 
Data azken gaurkotzea: 
2019/05/24, Ostirala