Nafarroako Foru Komunitateko 2019-2023 Baso Agenda

Nafarroako Baso Agenda 2019ko azaroaren 13ko Gobernu Bilkuran onetsi zen, eta erantzuten dio Nafarroako baso politika eta horren plangintza tresnak estrategikoki eguneratu beharrari.

 Baso Agendak beste politika estrategiko batzuk osatzen ditu:

–Lotura estua dago Garapen Jasangarriaren Helburuen eta baso kudeaketa jasangarriaren artean.

–Klima aldaketari dagokionez, baso kudeaketak eredu sozioekonomiko eta energetiko berri baten alde egin behar du, karbono gutxiko eta klimaren eraginei egokituriko ekonomia bat lortzeko, garapen jasangarrian erreferente izateko –ingurumen gaietan arduraz jokatuz, lurralde osoan, eta baliabideak modu eraginkorrean erabiliz–, eta oreka mantentzeko pertsonen, jardueren eta horien oinarrian dagoen ingurunearen artean.

–Kontserbazioaren arloan, baso kudeaketak sinergiak ditu kontserbazio bereziko eremuen (KBE) kudeaketa planetako neurriekin.

–Jasangarritasunaren eremuan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) helburuetako bat da baliabide naturalak babestea eta horiek modu eraginkorrean erabil daitezen sustatzea, ingurumenaren kalitatea mantentzeko eta hobetzeko; hori bat dator, berriz ere, baso kudeaketa jasangarriaren printzipioekin.

–Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko 2030erako Agendaren 1. helburua da baliabide naturalak modu jasangarrian eta eraginkorrean kudeatzea, eta, 2030erako Nafarroako Plan Estrategikoarekin loturik, 2. helburuan sustatzen da energia fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea; azken horietako bat da, hain zuzen ere, baso biomasa erabiltzetik datorrena.

Azken finean, Nafarroako Baso Agenda estrategia bat da, eta bat egiten du, ezinbestean, beste estrategia batzuekin. Haren helburua da jarduketa eremu nagusiak zehaztea, eta lanerako programa bat ezartzea lehenbiziko 5 urteetarako (2019tik 2023ra), eta, esparru horretan, programazio eta jardute mailak garatzea baso ekintzarako plan batean eta proiektu zehatzetan, datozen 20 urteetarako.

Baso Agenda esparru-agiria da, eta haren gainean garatuko dira, 2020-2023 aldian, basogintza sektoreko ardatz estrategiko bakoitzerako ekintza planak:

- 1. ardatza: Baso arloko gobernantza.
- 2. ardatza: Klima aldaketa eta arrisku naturalak.
- 3. ardatza: Basogintza sektorea sustatzea.
- 4. ardatza: Biodibertsitatearen Kontserbazioa.
- 5. ardatza: Berrikuntza eta ezagutza.

Ardatz horietako bakoitza programatan garatuko da, eta helburu eta neurri batzuk izanen dira programa horiek betetzeko.

Baso Agendaren edukia taula honetan ageri da, zenbakitan: :
 
ARDATZA PROGRAMAK HELBURUAK NEURRIAK
BASO ARLOKO GOBERNANTZA 9 25 54
KLIMA ALDAKETA ETA ARRISKU NATURALAK 4 4 23
BASOGINTZA SEKTOREA SUSTATZEA 7 35 70
BIODIBERTSITATEAREN KONTSERBAZIOA  5 7 16
BERRIKUNTZA ETA EZAGUTZA 6 15 40
GUZTIRA 31 86 203

 

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Dokumentazioa: 
Data azken gaurkotzea: 
2020/02/17, Astelehena