Open Data

Formatuak

Egituratutako datuen formatuetan argitaratzen da informazioa, programazio-lengoaiek automatikoki erabiltzea errazteko. Hori horrela, argitaratutako informazioa ahalik eta gehien berrerabiltzeko xedea betetzeko ahalegina egiten da.

Hauek dira datuak argitaratzeko gehien erabilitako formatuak:

  • Icono Formato CSV

    CSV (Comma-separated values)

    Komaz bereizitako balioak CSV fitxategiak datuak taula-formatuan azaltzeko formatu ireki arrunteko dokumentu motak dira. Zutabeak koma bidez (edo puntu eta koma) banatzen dira eta zerrendak lerro-jauzi bidez.

    Informazio gehiago: http://tools.ietf.org/html/rfc4180

  • Icono Formato JSON

    JSON (JavaScript Object Notation)

    JavaScript-eko objektuen letrazko adierazpidean oinarritutako datuen trukerako formatu arina da. Sintaxi arrunta duenez, nabigatzaileetan errazago erabiltzen da. Horrez gain, duen laburtasunak bezeroaren eta zerbitzariaren arteko datu-fluxuaren tamaina murrizten du.

    Informazio gehiago: http://json.org/json-es.html

  • Icono Formato KML

    KML (Keyhole Markup Language)

    XML gramatika da eta ereduak sortzeko eta funtzio geografikoak biltzeko fitxategi-formatua, hala nola nagusiki mapa-aplikazioetan azalduko diren puntuak, lerroak, irudiak, poligonoak eta ereduak biltzeko. KML aplikazioen artean tokiak eta informazioa partekatzeko erabiltzen

    Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/KML

  • Icono Formato ODS

    ODS (OpenDocument Spreadsheet)

    Datu aktiboen edukiontzia da, hau da, erabakiak eta eragiketak eusten laguntzen duten eragiketa-datuen edukiontzia. Kalkulu-orriak biltegiratzeko fitxategi-formatu irekia eta estandarra da; informazioa zerrenda eta zutabeetan antolatutako gelaxketan azaltzen du eta gelaxka bakoitzak beste gelaxkekiko erreferentzia erlatibo edo absolutuei buruzko datuak edo formulak jasotzen ditu.

    Informazio gehiago: http://en.wikipedia.org/wiki/ODS

  • Icono Formato RSS

    RSS (Really Symple Sindication)

    Web orrialdeetako edukia banatzeko XML formatua da. RSS iturrian erregistratutako erabiltzaileei informazioa argitaratzen laguntzen die, nabigatzailea erabili beharrik gabe, formatu horretan espezializatutako softwarea erabilita.

    Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/RSS

  • Icono Formato SHP

    SHP (Shapefile)

    Shapefile ESRI konpainiak garatutako datu espazialen jabetza-formatu estandarra da eta geometria nahiz informazio alfanumerikoa jasotzen ditu. Formatu hori ez dago informazio topologikoa gordetzeko prestatuta.

    Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Shapefile

  • Icono Formato XLS

    XLS (Microsoft Office Excel)

    Microsoft Office Excel Microsoften jabetza-formatua da; informazioa zerrenda eta zutabetan antolatutako gelaxketan azaltzen du eta gelaxka bakoitzak beste gelaxkekiko erreferentzia erlatibo edo absolutuei buruzko datuak edo formulak jasotzen ditu.

    Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Microsoft_Excel

  • Icono Formato XML

    XML (eXtensible Markup Language)

    W3C-k garatutako etiketen metalengoaia hedagarria da, hainbat beharretarako lengoaiak definitzeko aukera ematen duena. Hainbat plataformaren artean egituratutako informazioa trukatzeko estandarra da.

    Informazio gehiago: http://www.w3.org/standards/xml/core

  • Icono Formato XSD

    XSD (XML Schema Definition)

    XSD es un formato para definir la estructura de un documento XML. XSD sustituye al anterior formato DTD, y añade funcionalidad para definir la estructura XML con más detalle.

    Informazio gehiago:

  • Zalantzarik edo iradokizunik ba al duzu?
  • Aplikazioa garatzen hasi zara?
  • Argitaratutako datuak dituen aplikazioa al duzu?

Konta iezaguzu hemen:
opendata@navarra.es