Plan Estrategikoaren diagnostikoa eta helburuak

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitaterako Kulturaren Plan Estrategikoa (NKPE) sustatzen, koordinatzen eta kudeatzen du, 2016an Partaidetza Planarekin, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019ko Ekintza Planarekin egin bezala.

Xedea da Ekintza Plan bat osatzea, gaur egungo egoeraren diagnostiko batean oinarriturik, Nafarroan kulturaren arloan egiten diren jarduketak norabidetzeko eta baliosteko.

Diagnostikoaren proposamena prestatu da ikaskuntzan eta partaidetzan onarrituriko ikuspegi metodologikoari jarraikiz. Hartara, Nafarroako Kulturaren Diagnostikoa osatzeko nozioak, iturri edo sarrera hauetatik eskuratu dira: Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2016-2019 Partaidetza Planean jasotako ekarpenak, Nafarroako Kultura Kontseiluak prestaturiko aurrediagnostikoak, lekuko pribilegiatuei egindako elkarrizketak, Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiko zuzendaritzako langileekin eta teknikariekin egindako lantegia eta bertzelako dokumentazio askotarikoa, hala nola memoriak, artikuluak, txosten sektorialak, planak, aurreragoko diagnostikoak eta abar. Lan hori 2017ko apiriletik uztailera egin da