Parte-hartzeko Foru Legearen Aurreproiektua
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Parte-hartzeari buruzko Foru Lege bat onesteko, parte-hartze demokratikoaren ziklo osoa arautuko duena Nafarroaren eskumenen esparruaren barnean.
Lege berri horren helburuak dira, besteak beste:
- Nafarroako herritarrek interes publikoan zuzenean edo zeharka eragiten duten erabakietan parte hartzeko duten eskubidean sakontzea. Horretarako, bide eraginkorrak sustatuko dira, bermatzeko herritarrek parte-hartze benetakoa eta eraginkorra izanen dutela politika publikoen diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan eta, orobat, planen, programen eta proiektuen prestaketan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
- Arau bakar batera batzea eta eguneratzea herritarren parte-hartzearekin loturiko alderdiak, gaur egun foru arau desberdinetan araututa daudenak.
- Gure erkidegoko parte-hartze demokratikorako bideak argitzea eta arautzea eta, aldi berean, legegintzako bideak eta administraziokoak bereiztea.
- Administrazio publikoen betebeharrak indartzea eta zabaltzea, honako hauei dagokienez: barneko eta kanpoko parte-hartzea bultzatu eta sustatzea; hartutako konpromisoak parte-hartzea kalitatezkoa izan dadin; eta koordinaziorako barne mekanismoak ezartzea parte-hartzea sustatzeko, normalizatzeko eta gainbegiratzeko.
- Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren sorrera arautzea.
- Araua Nafarroako toki entitateetan aplikatu eta hedatu dadila planteatzea, beharrezkotzat jotzen diren lege aldaketak proposatuz.
Dokumentazioa
Parte hartzeko aldiak
- Lanketa fasea jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko otsaiaren 15etik martxoaren 2ra.
- Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko apirilaren 24etik maiatzaren 24ra.
Arloa
Sektore publikoa
Erakundeko Arloa
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Talde sustatzailea
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
Hasiera-data
2018(e)ko Otsailak 12
Bukaera-data
2018(e)ko Ekainak 14
Erreferentzia: PCN-PART-2018-02-7436
Estatistikak
1
Partekatu: