Liburutegi publikoak

Proceso de participación: 
Plan de Acción de la Dirección General de Cultura-Institución Príncipe de Viana
Texto: 

Altsasuko lurralde bileran izan nintzen, eta liburutegien gaian aipatu gabe utzi nuen Arbizun liburutegiaz dugun kezka edo beharra. Izan ere gure liburutegia ez dago sarean sartuta, liburutegien lege berria onartu ondoren ireki zelako. Egoera horrek gure baliabideak asko mugatzen ditu, finantzaketari baino gehiago zerbitzu eta aukerei dagokienez, hau da, informazioa jasotzea, programetan sartzea, etab. Nik legearen aldaketa proposatuko nuke, baina bitartean sistema bat ezar daiteke egoera horretan dauden liburutegiek sarekoek dituzten aukera berberak izan ditzaten, arlo guztietan ez bada, ahalik eta gehienetan bai behintzat. Gure liburutegia udalak finantzatzen duela kontuan hartuta, sarean sartzeko modu bat bilatzea ez litzateke hain zaila izanen...