Berriak

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilariak Nafarroako 2021-2022 PIN4 Nazioarteko Plana aurkeztu du gaur, non 100 enpresa nafarrek baino gehiagok parte hartu duten online saio batean. Plan berria aurrekoak baino laburragoa izango da, egungo egoeraren ezegonkortasuna dela eta, eta nazioartekotzeko digitalizazioa, talentua eta helmugako laguntza espezializatua indartzea du helburu, betiere laguntzak eskuratzea eta administrazio-izapideak errazteko konpromisoarekin. Plan honek uztailaren 31ra arte, iradokizunak eta ekarpenak jaso ditzake Gobernu Irekiaren webgunearen bidez.

Irujo kontseilariak gogorarazi duen bezala, “aurreko planean dagoeneko balio erantsi bat ematearen aldeko apustua egin zen esfortzu gehienen jomuga izan ziren herrialdeak eta sektoreak lehenestean, batez ere misio komertzialen eta diplomazia komertzialeko ekintzen antolaketari begira, eta plan berriarekin jauzi kualitatibo bat ematen da enpresetan zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzean”. 

 Informazio gehiago

Fecha:
Lunes, 31 Mayo, 2021