Achutegui Basagoiti Gregorio

 
 

 
Osasun Departamentua
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea
 
Achutegui Basagoiti Gregorio


Izendapena

75/2020 Foru Agindua, urriaren 7koa, Gregorio Achútegui Basagoiti jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena, Zerbitzua Osasun Departamentuari atxikita dago. 


Harremanetarako
Tutera kalea, 20
31003 Iruñea
Tfnoa.: 848428800
gregorio.achutegui.basagoiti@navarra.es

 
Datu biografikoak

Gregorio Achutegui Zornotzan jaio zen (Bizkaia).

Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta Barne Medikuntzako espezialista da, egoitza Iruñeko Virgen del Camino Ospitalean garatu ondoren. Prebentzioko Medikuntzan eta Osasun Publikoan ere aditua da, baita Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala edo UNEDeko Zuzenbideko lizentziaduna eta Deustuko Unibertsitateko Enpresen Aholkularitza Juridikoko masterra ere. Gainera, Ospitaleko Zuzendaritzan eta Enpresa Medikuntzan diplomatua da, eta B2 mailako hizkuntza-gaitasunak ditu frantsesez, ingelesez eta euskaraz.

Achutegik ibilbide luzea egin du ospitale-kudeaketan eta osasun-administrazioan, eta hainbat lanpostu bete ditu Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan, azken erkidego horretan garatu baitu bere ibilbide profesional berriena. Han, Gasteizko Santiago Apostol Ospitaleko zuzendari medikoa eta Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari kudeatzailea izan da, 2009tik 2013ra. Gipuzkoako Osasun zuzendaria, Kanpoko Osasun Zerbitzuko burua eta Euskadiko Osasun eta Kontsumo zuzendaria ere izan da, baita OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko (1996-1998) zuzendari nagusia ere.

Bere ibilbide profesionala 80ko hamarkadan hasi zuen Nafarroan, non Lizarrako Eskualdeko Ospitaleko zuzendari medikoa eta Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen, bai eta Osasun eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria ere.

2020ko urrian Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 93.557,94 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/13, Astelehena