|
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua Nafarroako Gazteriaren Institutoko Zuzendari Kudeatzailea |
|
![]()
Carlos Cirilo Amatriain Busto
|
329/2019 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Carlos Cirilo Amatriain Busto jauna Nafarroako Gazteriaren Institutuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, institutua Lehendakaritzako, Berdintasunerako,Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea
|
|
Faltzesen jaio zen 1983. urtean. Ezkongabea da.
Ekonomian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2005. urtean, eta Politika Zientzietan Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN) 2013an.
Prestakuntza osatzeko, Nazioarteko Diplomazia eta Harremanen Unibertsitate arteko Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Eskola Diplomatikoan (2009) eta UHUNen Iraunkortasun eta GEK-en (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa) Masterra (2015).
Ingelesa, frantsesa eta portugesa hitz egiten ditu.
Ibilbide profesionalean, Inbertsiorako eta Enplegurako Laguntzen Kudeaketako teknikari moduan hasi zen lanean 2006 eta 2008 urte artean, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroan (CEIN).
2009 eta 2012 urte artean, berriz, etapa ezberdinetan, laguntza teknikoko lanetan ibili zen Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioan, eta Kuban Espainiako Enbaxadan eta São Paulon (Brasil) Espainiako Kontsulatu Orokorrean lan egin zuen.
Enpresa pribatuan ere proiektu ezberdinetan lanean aritu ondoren, 2015etik 2019ra bitarte Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzaren kabinetean egin zuen lan.
2019ko irailean, berriz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriako zuzendariorde izendatu zuten, eta, azaroan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea