Arregui Pérez Joseba Mikel

 
 

 
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutoko Zuzendari Kudeatzailea
 
Joseba Mikel Arregui Pérez


Izendapena

151/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Joseba Mikel Arregui Pérez  jauna Euskarabidea- Euskararen Nafar Institutuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, institutua Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago. 

Harremanetarako
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1. solairua.
31003 Iruñea
Tfno.: 848426879
mikel.arregi.perez@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

1961ean Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bi ditu.

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Historia espezialitatearen baitan Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta euskarazko EGA titulua dauka.

1987tik Foru Erkidegoaren Administrazioan aritu da eta 1990an Euskarazko Goi Teknikari oposaketa lortu zuen. 1993ra arte, Heziketa-Departamentuaren Euskara Zerbitzuan lan egin zuen, 1991tik Hizkuntza-Politikako Zuzendaritza Nagusian eta 2007tik aurrera, Nafarroako Euskararen Institutuan/Euskarabidea organismo autonomoan.

2007. urtean Garapen Linguistikoko Sailaren buruzagitza lortu zuen meritu-lehiaketagatik eta 2013an, Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzurena (Euskarabide-ra atxikirik), zuzendari izendatu arte izan duen erantzukizuna.

2015ko abuztuan, Herritarrekiko eta Erlazio Instituzionalen Departamentuko Euskararen Nafarroako Institutuko/ Euskarabidea Zuzendari Kudeatzailea izendatu zuten; 2023. urteko legegintzaldi arte beteko duen kargua.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 74.342,38 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/13, Astelehena