Carbonero Martínez Andrés Joaquín

 
 

 
Eskubide Sozialetako Departamentua
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendari Nagusia
 
Andrés Joaquín Carbonero Martínez


Izendapena

169/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa, Andrés Joaquín Carbonero Martínez jauna Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatzen duena. 


Harremanetarako
González Tablas kalea 7,
31005 Iruñea
Tfnoa.: 848426902
Fax: 848423818 andres.carbonero.martinez@navarra.es

 
Datu biografikoak

1958an Baza-n (Granada) jaiotakoa. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Psikologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta Psikologia Sozialaren alorreko espezialitate bat dauka Belgikako Lovaina Unibertsitate Katolikoaren eskutik. Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eskutik eta Ekonomian lizentziaduna UNED-ean Nazioarteko Ekonomian aipamen bereziarekin.

Bere ibilbide profesionala Eunate Eskolan hasi zuen 1981 eta 1986 urteen bitartean. Geroago, 1990ean Programazio Sozialeko Goi Teknikari oposaketa gainditu ostean, funtzionario moduan egungo Eskubide Sozialen Departamenduan lan egin zuen (1990-1991). Gainera, Diru-Laguntza Sailaren nagusia (1991 -1995), Garapenerako Lankidetza Sailaren nagusia (1995 – 1999), Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren zuzendaria (1999 – 2012), Garapen eta Pertsonen Arreta Programa Zerbitzuaren zuzendaria (2012 –2015) eta azkenik, Sarreren Bermeko Zerbitzua eta Lankidetzaren Garapenerako Zerbitzuaren zuzendaria (2012 –2015) izan zen.

Halaber, 1996. urtean sortu zenetik, Garapenerako Kooperazioaren Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Garapen Jasangarriaren 2030 Agendaren Inplementaziorako Sail-arteko batzordearen idazkaria izan da.

Psikologia Sozialaren eta Garapenerako Nazioarteko Kooperazio bezalako ezagutzen alorreko aldizkari espezializatuetan zenbait artikulu argitaratu ditu.

2019ko abuztuan, Eskubide Sozialetako Departamentuaren Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 74.490,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/14, Asteartea