|
Lurralde Kohesiorako Kontseilaria | |
![]()
Bernardo Ciriza Pérez
|
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 25/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Bernardo Ciriza Pérez jauna Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Opariak Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
San Ignazio etorbidea 3, 6. solairua 31002 Iruñea Tfno: 848 425706 gabinete.cohesion.territorial@navarra.es |
|
Datu biografikoak
Faltzesen jaio zen 1955. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Batxilergoa eta UBI egin zituen, eta Administrazioan eta Bankan trebatu zen.
Jarduera profesionala jorratzen 1975ean hasi zen, Nafarroako autopista Huarte y Dragados enpresak eraikitzeko topografia-taldeko partaide gisa. Ondoren, Faltzesko Nekazaritza Kooperatibako kudeatzailea izan zen.
1980. urtean, Banco Guipuzcoanoren bulegoan hasi zen lanean Faltzesen, eta 1985. urtera bitarte zuzendaria izan zen. Beranduago, kargu berean aritu zen Nafarroako Rural Kutxak Azkoienen duen bulegoan beste urte batez.
Une horretatik aurrera, 1986. urtean, ibilbide profesionalari ekin zion Nafarroako Kutxan, eta beste 25 urtez bertan lan egin zuen. Faltzes, Azkoien eta Tafallako bulegoen zuzendaria izan zen, Azkoien eta Tafallako zonetako teknikaria, eta, azkenik, Nafarroako Kutxako Nekazaritzako Elikagaien Unitateko zuzendaria (beranduago Banca Civica).
Ibilbide politikoari dagokionean, PSN-PSOEko zinegotzia izan zen Faltzesko Udaletxean, 2011-2015 eta 2015-2019 legegintzaldietan. Era berean, Azkoiengo Zonako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria izan zen 2011 eta 2015 urte artean eta 2012az geroztik PSNko Exekutibako kidea Landa Garapen, Ingurumen, Aldaketa Klimatiko eta Trantsizio Ekologikoko idazkari bezala. Halaber, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriko Administrazio Kontseiluko partaide izan da 2013-2019 denboraldian, eta PSNko ordezkaria da Nafarroako Errege Bardeako Batzorde Iraunkorrean 2018az geroztik.
2019ko abuztuan, Lurralde Kohesioko kontseilari izendatu dute PSNk proposatuta.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Kide anitzeko organo hauetako burua da:
• Toki Araubideko Foru Batzordekoa
• Lurralde Mugaketako Batzordekoa
• Nafarroako Garraioen Kontseilukoa
• Nafarroako Taxien Kontseilukoa
• Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaikoa

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
Ordainsariak
Soldata: 70.671,30 euro, gordina/urtean.
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Batere ez.
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea
Ez du halakorik jasotzen.
2022/06/10, Ostirala