Esnaola Bermejo Rebeca

 
Datu biografikoak
 

Iruñean jaio zen 1975. urtean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1997), Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean lortu zuen Artxibistikoan Espezialista Unibertsitarioaren titulua (2005), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (2012) Tokiko Esparruan Kultur Kudeaketan aditua. Cambridgeko Unibertsitateko ingelesezko First Certificate titulua dauka.

Lanean enpresa pribatuan hasi zen 2000. urtean, erredaktore gisa " EGN Comunicación" taldeko doako argitalpenetan, “Diario de Navarra” egunkariko eranskin komertzialetan, eta “La Información” taldeko beste produktu batzuetan.

2002. urtean bere ibilbidea hasi zuen kultur arloan, Global Servicios Culturales enpresan, non Erakusketa Proiektuko Departamentua zuzendu zuen, eta erakusketa bakoitzaren produkzioa eta gauzatzea gainbegiratu zituen, baita lan bakoitzean parte hartu zuten langileen eta gainerako enpresa laguntzaileen ere.

2008 urteaz geroztik, Global Cultural Services sozietate mugatuko kide bilakatu zen, bazkide administratzaile bezala, eta enpresaren kultura eta erakusketa proiektuen kudeaketa, gainbegiratze eta koordinazio funtzioak garatu zituen.

Gainera, 2012. urtetik Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkartearen (NAKKPE) batzordeko kidea da. Batzrodeko presidenteordea izan zen 2013tik 2017ko martxora, eta presidentea 2017tik 2019ra.

2015. urtean Kulturaren Estatuko II. Konferentziako koordinazio eta antolakuntza taldeko kidea izan zen, eta Baluarten ospatutako "Kultur eskubideak eta partaidetza kulturala" izenburuko mahai-inguruko moderatzailea.

2019ko abuztuan Kultura eta Kirol kontseilaria izendatua izan da, pertsona independiente gisa, Nafarroako Alderdi Sozialistaren (PSN) proposamenez.

 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da:
• Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilua.
• Kirolaren Institutuaren Gobernu Kontseilua.
• Nafarroako Kirolaren Kontseilua.
• Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea.
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 70.671,30 euro, gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2022/06/10, Ostirala