|
Hezkuntzako Kontseilaria | |
![]()
Carlos Gimeno Gurpegui
|
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 29/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Carlos Gimeno Gurpegui jauna Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. |
|
Psikologian Lizentziaduna da Salamankako Unibertsitatean, Lengoaiaren Psikologia masterra Salamankako Unibertsitate Pontifikoan eta Ikasketa Aurreratuetako diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).
Hezkuntza orientatzaile gisa lan egin du 1991tik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan eginkizun hauek garatuz eta 2000. urtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (CREENA) bezalako ikastetxe ezberdinetan, 2004 eta 2006 urteen artean. Zentro honen zuzendari izendatu zuten 2006an eta 2009arte egin zuen lan berton.
2011ko irailetik 2012ko erdialdera, Nafarroako Gobernuko Adingabeen Babeserako Zerbitzuko zuzendari izan zen. Gainera, Adingabeen Nafarroako Kontseiluko eta Gizarte Ongizateko Kontseiluko kide izan zen.
2015eko maiatzean foru parlamentari kargua hartu aurretik, Tuterako Elvira España Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan hezkuntza-orientatzaile lanak egin zituen.
Hezkuntza-beharrizanen eta berauen zainketarako baliabide didaktikoen alorreko hainbat argitalpen espezializatu argitaratu ditu.
Bere ibilbide politikoari dagokionez, 2015ean PSN-PSOE alderdiko alkatetzarako hautagaia izan zen, eta PSN-PSOE taldeko bozeramailea izan zen aurreko legegintzaldian. Egun horretan bertan, PSN-PSOEren parlamentari akta ere jaso zuen eta Hezkuntza, Kirol eta Gazteria Saileko bozeramaile izan zen. Gaur egun, foru legebiltzarkidea PSN-PSOEren eskutik.
Nafarroako Partidu Sozialistak (PSN) proposatuta, Hezkuntza Kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
• Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea