Gómez López Itziar

 
 

 
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaria
 

Itziar Gómez López


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 34/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Itziar Gómez López andrea Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. 

Harremanetarako
González Tablas kalea 9, 4. solairua
31003 Iruñea
Tfno: 848 426634
gabinete.desarrollorural@navarra.es
 

 
Datu biografikoak
 

Iruñean jaio zen 1965. Urtean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Haur Hezkuntzako teknikaria. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen berdintasunean masterra egin du. Euskararen eta frantsesaren ezaguerak dauzka.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, Ultzamako haur eskolan hezitzaile eta arduraduna izan da, eta Ttantta Komunikazioa enpresaren sortzailea da.

2007. urteaz geroztik, Iruñeko Udaleko zinegotzia da eta 2015-19 legegintzaldian zehar Geroa Bai alderdiaren bozeramailea izan da, eta Herritarren Segurtasun eta Bizikidetza arloko zinegotzi delegatua 2017ko urria eta 2019ko maiatza bitartean. Gainera, bi agintalditan Iruñeko Mankomunitatean Geroa Bai alderdiaren bozeramailea izan da.

2019ko abuztuan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari izendatua izan da, Geroa Bai alderdiak proposatuta.

 
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da:
 
• Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.  
• Urbasa eta Andiako Parke Naturalaren Patronatua.  
• Bertiz Parke Naturalaren Zuzendaritza Batzordea.
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 70.671,30 euro, gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Ondorengo anitzeko organoen burua: 
 
         Nafarroako Nekazaritza Kontseilua
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2022/06/13, Astelehena