Goñi Razquin Izaskun

 
 

 
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusia
 
Izaskun Goñi Razquin


Izendapena

131/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Izaskun Goñi Razquin andrea Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusi izendatzen duena.


Harremanetarako
Tomás Caballero Parkea, 1. Eraikina
"Fuerte del Principe II", 1. solairua
31005 Iruñea
Tfnoa.: 848 427901
dgpeet@navarra.es

 
Datu biografikoak

1972an Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Ekonomian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Eskualdeko Garapen Ekonomikoa espezializazioan (1998) eta mugaz haraindiko Enpresa-Eskubideko masterra Pau-ko Unibertsitatean (Frantzia, 2014). Bere heziketa enpresa-kudeaketa, lurralde-lankidetza eta Europako gaiekin erlazionatutako ikastaroekin osatu du.

Euskaraz, Frantsesez eta Ingelesez hitz egiten du.

Bere ibilbide profesionala 1999an enpresa pribatuan hasi zen higiezinen sektorean lan eginez eta geroago, industria grafikoan, non erantzukizunezko postuak izan zituen administrazioan, esportazioan eta zuzendaritza nagusiaren alorrean. Etapa honen baitan, Zamudio-ko Parke Teknologikoko datuen tratamendurako enpresa baten abiaraztea nabarmentzen da.

2007 eta 2015 bitartean kudeatzaile bezala lan egin zuen Bertiz-eko Partzuergo Turistikoaren baitan. Karguan zela, mugikortasun jasangarria sustatzen duen mugaz haraindiko 55 km-ko azpiegitura bat eraiki eta abian jarri zen, Europako funtsek diruz lagunduta, eta Partzuergoaren eskaintza turistikoa handitu eta profesionalizatu zen.

2015eko uztailean Nafarroako Gobernuaren kabinete nagusiaren Garapen Ekonomikoko presidenteorde izendatu zuten eta 2015eko abenduan Politika Ekonomiko, Enpresa eta Lan zuzendari nagusi. Hainbat plan gidatu ditu, hala nola, Industria, Nazioartekotze, Ekintzailetasun, Lan Autonomoaren eta Gizarte Ekonomiaren Planak.

Azken legealdian, bere karguaren arabera, CEIN-eko lehendakaria izan da, besteak beste, SODENA eta Nasunvisa bezalako enpresen publikoen kontseilari eta Euroeskualdeko batzorde betearazlearen kidea, Europa mailarako beste ordezkaritza batzuen artean.

2019ko abuztuan Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izendatu zuten.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.849,32 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/15, Asteazkena