|
Eskubide Sozialetako Kontseilaria | |
![]()
Mª Carmen Maeztu Villafranca
|
Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 30/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Mª Carmen Maeztu Villafranca andrea Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Opariak Gobernu Onaren Kodea Harremanetarako González Tablas kalea 7, 31005 Iruñea Tfno: 848 420147 gabinete.derechos.sociales@navarra.es |
|
ZUZENDARITZA TALDEA
Kabineteko burua Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendari Nagusia |
1962. urtean Valtierran jaiota. Ezkonduta dago.
Gizarte Langintzako diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED).
Lanbide-etapa honetan, zuzeneko arreta eta etxeko laguntza-zerbitzuaren garapena ezartzeaz gain, Tuterako areako osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako beste profesional batzuekin batera, esku-hartze komunitarioko programa ezberdinen diseinu eta ezarpenean ere parte hartu zuen.
Bere ibilbide profesionala hasi zuen Valtierrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea bezala, 1985. urtean.
2001 urtean, Gizarte Eskubideen Sailean hainbat kudeaketa lanpostutan aritu zen: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Koordinazio Bulegoko burua eta Lehen Mailako Arreta eta Plangintzako eta Ikerketako ataletako burua.
2015etik aurrera Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentzian lan egin du Zerbitzu eta Balioespen alorreko zuzendariorde moduan.
Estatuko lan-taldeetako kide izan da, hala nola, AENOR "etxeko laguntza-zerbitzuak" batzordea eta IMSERSOk "laguntzaile pertsonalaren" figura zehazteko sustatutako taldea. Era berean, Buru Desoreka Grabeko Pertsonentzako Arreta Programako Batzorde zuzendari eta teknikariaren idazkaria izan da.
Alor akademikoan, Mendekotasunaren balorazio sozialeko eskala baten diseinua eta balioztatzearen egilekide izateaz gain, hainbat artikulu argitaratu ditu zerbitzu sozialen alorreko hainbat aldizkaritan. Era berean, EHUrekin batera, haurren babesaren arloko ikerketa-proiektuetan ere lagundu du.
Nafarroako Desgaitasun Kontseiluko eta Pertsona Helduen Kontseiluko batzordekide izateaz gain, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko (AEN- OME) eta Osasun Publikoaren Defentsarako Nafarroa Elkarteko bazkide da.
Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) proposatuta, Eskubide Sozialetako kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
• Nafarroako Adinekoen Kontseilua.
• Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua.
• Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua.
• Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua.
• Nafarroako Adingabearen Kontseilua.
• Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseilua.
• Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseilua.
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea