Ochoa Zubeldia Leire

 
 

 
Lurralde Kohesiorako Departamentua

Kabineteko burua
 
Leire Ochoa Zubeldia


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Leire Ochoa Zubeldia andrea Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako
San Ignazio etorbidea 3, 6. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa.: 848 425706 leire.ochoa.zubeldia@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

1980an Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (2002) eta master bat Kalitatea Unibertsitate Zentroen Kudeaketan (2010) eta Erantzukizun Sozial Korporatiboan (2013), biak Urrutiko Heziketarako Unibertsitatean (UNED). Horretaz gain, Web 2.0 aplikazioetan aditu titulua dauka eta Community Management Programa Nagusia (2015). Gainera, Gaitasun-Agiri Pedagogikoa dauka (2008).

1999 eta 2002 urteen artean, Ikus-entzunezko ikasketak Cope Nafarroa, Canal 4 Nafarroa edota Canal 6 Nafarroa bezalako hedabide ezberdinetan albistegi-idazle lanekin uztartu zituen. 2003 eta 2008 urteen bitartean, editore eta albistegi aurkezle moduan egin zuen lan Canal 4 Gaztela eta Leon eta Canal 4 Nafarroa kateetan.

Geroago, UNED-eko Zentro Elkartuarekin bat egin zuen Tuteran komunikazio koordinatzaile moduan (2009-2015).

2015 eta 2018 urteen bitartean, Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailaren kabineteko buru izan zen. Geroago, Iruñako UNED-eko Zentro Elkartuaren koordinatzaile akademiko moduan egin zuen lan 2019ko abuztura arte.

2019ko abuztuan, Lurralde-Kohesiorako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 56.360,50 euros, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/10, Ostirala