Pérez García Sergio

 
 

 
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Kanpo Ekintzaren Zuzendari Nagusia
 
Sergio Pérez García


Izendapena

12/2021 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Segio Pérez García jauna Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatzen duena. 


Harremanetarako
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1. solairua.
31003 Iruñea
Tfno.: 848426203
sergio.perez.garcia@navarra.es

 
Datu biografikoak

Erriberrin jaio zen 1989an.

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan zein Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Esperientzia handia du Europako I+G+b proiektu eta sare europarren kudeatzaile gisa Europako Batzordearen agentzia den Exde ive Agency for SMEs.

Gainera, Nafarroako Unibertsitatearen kudeaketa zerbitzuaren barruan, Europako Batzordearen Enterprise Europea Network sarea kudeatu du Foru Komunitatean. Sare hori ETEei lehiakortasuna eta berrikuntzaren arloan egiten duten lana hobetzeko laguntza-tresna nagusietako bat da, eta Europar Batasuneko 500 enpresa-erakunde baino gehiago biltzen ditu. Esparru horretan, Europako funtsei aholkularitza eman die, bereziki H2020 eta Europako Horizonte programetan, eta Nafarroako teknologia nazioarteratzeko enpresa-misioak antolatzen lagundu du.

Duela bi urtetik, gainera, EASMEren Jabetza Intelektualaren Laguntzarako Europako Zerbitzuko adituen koordinatzailea da, eta Europar Batasuneko 28 herrialdetako 48 IP adituk eta teknologia-transferentziak parte hartzen duten sarearen buru da. Aurretik Nafarroako Administrazioko hainbat unitatetan eta Londresko Paralegal bufete britainiarrean lan egin du.

2021eko otsailean Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi izendatu zuten, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/21, Asteartea