Rodríguez Garraza Tomás Emilio

 
 

 
Hezkuntza Departamentua
Lanbide Heziketaren Zuzendari Nagusia
 
Tomás Rodríguez Garraza


Izendapena

142/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Tomás Emilio Rodríguez Garraza jauna Lan Heziketaren zuzendari nagusi izendatzen duena. 


Harremanetarako
Santo Domingo kalea 8

 
Datu biografikoak

1956an Iruñean jaiotakoa.

Psikologian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean (1979). Osasun Zerbitzuen Zuzendaritza master bat egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP 1995), Prestakuntzaren Kalitateko Kudeaketako beste master bat Urrutiko Heziketako Unibertsitatea Nazionalean (UNED 2007) eta azkenik, Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoaren inguruko beste master bat Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010). Gainera, “Executive” Kalitate Kudeaketari buruzko unibertsitate aditua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2005).

Bere ibilbide profesionala eskola-psikologo bezala hasi zuen. Geroago, ONARTUn desgaitu psikikoentzako arreta zentroen kudeaketarako zuzendari izan zen (1989-1992). Halaber, kargu desberdinetan jardun zen Administrazio Publikoko Institutu Nafarrean, besteak beste, Psikologiako arduraduna (2001-2003), Berrikuntza eta Kalitate arduraduna 2003-2007), Sarrera aukeraketa zerbitzuko zuzendaria (2007-2012), idazkari nagusia (2007-2012) eta zuzendaria (2012-2015). 2015etik 2017ra bitartean, Tafallako Zentro Integratu Politeknikoan eta Iruñeko Arte Eskolan eskola- orientatzaile lanak egin zituen. 2017tik 2019ko abuztura arte, Irakasleen eta Ikertzaileen Ikuskapen Unitatearen arduraduna izan da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Alor akademikoan txostengilea izan da Modernizazioarekin eta Kalitatearekin erlazionatutako foro desberdinetan eta Bikaintasunaren Nafarroako Sari eta Administrazio Publiko-Ministerioaren Barneko Kudeaketako Praktika Onen Sariaren balioztatzaile.

Gainera, egilea da eta Administrazio Publikoarekin erlazionatutako argitalpen nabarmen desberdinetan kolaboratu du. Europako Administrazio Publikorako Institutuak emandako “National Excellence Assesor EFQM” akreditazioa du Sektore Publikoan CAF, Bikaintasun Modeloa, F ezartzeko.

2019ko abuztuan Hezkuntza Departamentuaren baitan, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/17, Ostirala