|
Lurralde Kohesiorako Departamentua Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Jesús María Rodríguez Gómez
|
117/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Jesús María Rodríguez Gómez jauna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea
|
|
Ribaforada herrian jaio zen 1976. urtean.
Elektronika Industrialaren espezialitatean Industria Elektronikoko ingeniari teknikoa da Zaragozako Unibertsitatean. Bere prestakuntza osatu zuen Nafarroako Gobernuak emandako beka batekin, Nafarroako Industria Elkartean (AIN), industria instalazioen legeztapenari eta ikuskapenari buruzko proiektu bat burutuz. Ondoren, teknikari elektroniko gisa lan egin zuen energia berriztagarrien inguruko zereginetan Ecotecnia, Alstom eta General Electric enpresetan.
Ribaforada Udaleko zinegotzia izan da 2007az geroztik, eta alkatea 2011. urtetik gaur egun arte. Epe horretan, ordezkapen desberdinak ere bereganatu ditu Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioan (FNMC) eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioan (FEMP), baita udal politikarekin lotutako beste erakundeetan ere.
2012 urteaz geroztik PSN-PSOE alderdiko zuzendaritzako kidea da, eta PSN-PSOEko Udal Kontseiluko presidentea 2014tik.
2019ko abuztuan Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia izendatua izan da.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea