Zarranz Alli Eva María

 
 

 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutoko Zuzendari Kudeatzailea
 
Eva María Zarranz Alli


Izendapena

227/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoaEva María Zarranz Alli andrea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, institutua Lehendakaritzako, Berdintasunerako,Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago. 

Harremanetarako
Navarrería kalea, 39.
31001 Iruñea
Tfnoa.: 848423327
eva.zarranz.alli@navarra.es

 
Datu biografikoak

1968an Iruñean jaioa.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean (1986). Bi master ditu; bata MBA Enpresa Zuzendaritzan Foro Europeon eskuratua (2002), eta bestea, Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), eta Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria IGA (2005). Zuzenbidea, Komunikazioa eta Gizarte Baliabideen arloko hainbat ikastaro eginez osatu du bere formazioa.

Maila ertaina du ingeleran, eta oinarrizkoa frantsesean.

Hezkuntza arloan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartu izan zen fiskalitatearen arloan, eta Foro Europeon irakasle finantza-kontabilitatean, Auditoretza eta Gastuen Kontabilitatean.

2000 eta 2003 bitartean Segurtasun Politiken Garapen Zerbitzuko Gai Orokorren ataleko buru izan zen, eta 2016ko martxoa bitartean Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Ekonomia Ataleko buru izan zen. 2016ko martxoan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zerbitzuaren zuzendari izendatu zuten.

2019ko urrian Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren menpeko erakunde autonomoko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko, zuzendari kudeatzaile izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 66.096,38 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/10/30, Asteazkena