Garapen Ekonomikorako Departamentua


Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko Agendak, 2030. urtera begira (ECNA 2030), zeina Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 3an hartutako akordioaren bidez onetsi baitzen, helburutan eta lan-ildotan zehazten ditu Nafarroako Foru Komunitateak jasangarritasunaren, klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta ekonomia zirkularrerako trantsizioaren alde egin beharreko apustua, ikuspegi transbertsal eta administrazio publiko guztientzat koherente batetik.
 
Hondakina baliabide bihurtu
 
Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko Agendak hiru ardatz nagusitan zehazten du bere ekintza eta neurrien programa: kultura zirkularra eta ekonomia zirkularrerako bultzada transbertsala; baliabideak, diseinua eta ekoizpena; eta hondakinen garraioa, erabilera, kontsumoa eta kudeaketa.
 
Gainera, agendak ekintza zehatzak proposatzen ditu S3 estrategia adimendunak ezarri dituen lehentasunezko arloetan: automozioa eta mekatronika, elikadura-katea, eta energia berriztagarriak eta baliabideak.
.
 

 

Hori lortzeko, funtsezko zazpi elementu aipatzen ditu agendak: baliabide birsortzaileei lehentasuna ematea, egina dagoena kontserbatzea eta zabaltzea, hondakinak baliabide gisa erabiltzea, negozio-eredua berriz pentsatzea, etorkizunerako diseinatzea, teknologia digitala txertatzea, eta lankidetzan aritzea balio bateratua sortzeko
 
Baliabideen erabilera arrazionalerantz eta energia-eredu arduratsu baterantz
Sei dira agendaren helburu orokorrak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta eraginkorra, energia fosilen ordez berriztagarriak erabiltzea, hondakinen sorrera murriztea eta haien balorizazioa handitzea, sektore publikoan eta pribatuan kontsumo arduratsua areagotzea, jasangarritasunaren kultura zabaltzea eta gaikuntza areagotzea, eta jasangarritasunaren eta gizarte-kohesioaren bidean laguntzea. Halaber, bioekonomia ere sartzen du helburu orokorretan, zirkulartzat jotzen den zatiari dagokionez, behintzat.
 
Gobernantza
Agenda, bestetik, S3 estrategiaren 7. erronka (ekonomia zirkularra) garatzeko tresna bat da. Gobernantza-organoek jarraipena emango diete erronka hori kudeatzeko filosofiari eta egungo sistemari.
 

 

Organo erabakitzaileak

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia arituko da agendaren buru, Garapen Ekonomiko, Nazioartekotze eta Europako Proiektuen Departamentuarekin koordinatuta.
 

Organo betearazlea

7. erronkaren (ekonomia zirkularra) jarraipen-batzordea izango da organo betearazlea, S3ren zati den aldetik.

 

Eragile sozioekonomikoen aholkularitza- eta partaidetza-organoa

S3ren zuzendaritza-batzordea izango da aholkularitza- eta partaidetza-organoa, eta bertan parte hartzen dute lehentasunezko arloetako enpresek, unibertsitateek eta zentro teknologikoek, eta enpresaburuen eta langileen ordezkariek ere. Halaber, ekonomia zirkularrari buruzko berariazko mahai bat sortuko da Hondakin Planaren jarraipen-batzordearen barruan, eta Nafarroako Hondakinen Planaren eskutik sortutako Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoak dinamizatuko du.
Gauzatzeen eta emaitzen jarraipena aginte-koadro baten bidez egingo da, adierazle kuantifikatuekin. Ebaluazio-sistemak 2019-2023 aldiko gauzatzeen bitarteko ebaluazio bat eta azken ebaluazio bat bilduko ditu gutxienez.
Lan-sistema bi urtean behin lan-planak prestatzea izango da, eta plan horien gauzatzea jarraipen-txosten batean jasoko da.
Azkenik, Ekonomia Zirkularraren Behatokia sortu da, ekonomia zirkularrak Nafarroan duen egoera aztertu, jarraitu eta ebaluatzeko, eta alderdi espezifikoak aztertzeko ere, eta plangintza sektorialeko tresnetan ekintza egokiak sar daitezen bideratzeko.
 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/04/12, Ostirala

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “Corral del Molino I” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Corral del Molino” azpiestazio elektrikoa), Tuterako udal-mugartean.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Fitxa

Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen Unitatea: 
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota: 
Proiektua
Proposamenaren fasea: 
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera: 
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera: 
Itxita
Gaurkotze data: 
2021/02/16, Asteartea

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “Corral del Molino II” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Corral del Molino” azpiestazio elektrikoa), Tuterako udal-mugartean.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Fitxa

Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen Unitatea: 
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota: 
Proiektua
Proposamenaren fasea: 
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera: 
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera: 
Itxita
Gaurkotze data: 
2021/02/16, Asteartea

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “El Montecillo” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“El Montecillo-La Senda” linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, eta “El Montecillo” azpiestazio elektrikoa), Corellako udal-mugartean.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Fitxa

Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen Unitatea: 
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota: 
Proiektua
Proposamenaren fasea: 
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera: 
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera: 
Itxita
Gaurkotze data: 
2021/02/16, Asteartea

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “La Senda” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“La Senda-La Cantera” linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, eta “La Senda” azpiestazio elektrikoa), Corellako, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Fitxa

Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen Unitatea: 
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota: 
Proiektua
Proposamenaren fasea: 
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera: 
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera: 
Itxita
Gaurkotze data: 
2021/02/16, Asteartea

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “Volandín” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Volandín-La Cantera” linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, eta “Volandín” azpiestazio elektrikoa), Ablitas, Fontellas, Tutera eta Murchanteko udal mugarteetan.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Fitxa

Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen Unitatea: 
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota: 
Proiektua
Proposamenaren fasea: 
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera: 
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera: 
Itxita
Gaurkotze data: 
2021/02/16, Asteartea

Orriak

Subscribe to RSS - Garapen Ekonomikorako Departamentua