Eginkizunak

Indarrean dagoen legeriak arautzen dituen kasuetan, bere hurrenkeran, lehendakaria ordezkatu ez ezik eta lehendakariak haien eskutan uzten edo eskuordetzen ahal dizkien eginkizunez landa, ondoko eginkizunak ere ditu esleiturik bere eskumen esparruari dagokionez
 
  1. Zer departamentutan diren titular, horiexen ordezkaritza izatea.
  2. Departamentuaren barrenean Nafarroako Gobernuak ezarritako gobernu-lana garatzea, betiere lehendakariaren zuzendaritzaren eta koordinazioaren pean.
  3. Departamentua eta departamentuaren menpeko edo hari lotutako entitateak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea.
  4. Nafarroako Gobernuari foru legeen aurreproiektuak, foru dekretuen eta legegintzako foru dekretuen proiektuak, eta departamentuak bere dituen aferei buruzko erabaki-proposamenak aurkeztea.
  5. Foru aginduak ematea.
  6. Departamentuari dagokion aurrekontuari buruzko aurreproiektua egitea.
  7. Erregelamendu-ahalmenaz baliatzea departamentuak bere dituen aferetan.
  8. Betearazteko ahalmenaz baliatzea departamentuak bere dituen aferetan.
  9. Departamentuko karguen izendapenen eta kargu-uzteen proposamena egitea, izendapena edo kargu-uztea Nafarroako Gobernuak erabaki beharra denean.
  10. Izendapen libreko lanpostuen titularrak, funtzionalki departamentuaren menpe dauden lanpostuenak alegia, izendatzea eta kargutik kentzea.
  11. Lehendakariarekin batera, berak proposatutako legegintzako foru dekretuak eta foru dekretuak sinatzea.
  12. Legeak ezarritako kasuetan, gastuetarako eta ordainketarako baimena ematea.
  13. Langileriari buruzko foru dekretu berezi batek giza baliabideen arloan esleitzen dizkien eskumenak izatea.
  14. Legez edo erregelamenduz esleitzen zaion beste edozein.

2019/08/07, Asteazkena