Hitzarmena eta dirulaguntza ematea ASOCIACIÓN FORESTAL DE NAVARRA, FORESNA-ZURGAIA elkarteari, baso-jabeen artean basogintzako jarduerak sustatzeko

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Xedea: 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta FORESNA-ZURGAIAren arteko elkarlana sustatzea Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedaturikoa lortzearren, lege horretan ezartzen baita basogintzako politikaren helburuetako bat dela basogintzaren arloko elkartegintza bultzatu eta sustatzea. Bestetik, hitzarmenean proposatzen diren ekintzek lotura zuzena dute Nafarroako Baso Agendako programa batzuekin (Agenda 2019ko azaroaren 13ko Gobernu Bilkuran onetsi zen, Nafarroako basogintzako politika eta plangintza tresnak estrategikoki eguneratzeko beharrari erantzuteko).

Onuraduna: 
Asociación Forestal de Navarra, FORESNA-ZURGAIA
Deialdia: 
Dirulaguntza zuzena da, ez dago deialdirik
Emateko ebazpena: 
56/2020 Ebazpena, apirilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana
Esleitutako zenbatekoa: 
89 999.25