Nafarroako Odol Emaileen Elkartearendako (ADONA) dirulaguntza 2020. urterako.

Osasun Departamentua. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua.

Xedea: 

2020an odol-ematea sustatzeko eta laguntzeko jarduerak egitea, Nafarroako Foru Komunitateko osasun etxe eta zerbitzuen behar hemoterapikoak egoki betetzeko, Hemoterapiaren Foru Planeko aurreikuspenen arabera.

Onuraduna: 
Nafarroako Odol Emaileen Elkartea, ADONA
Deialdia: 
Dirulaguntza izenduna.
Emateko ebazpena: 
466E/2020 Ebazpena, uztailaren 22koa, Osasuneko zuzendari nagusiarena, Nafarroako Odol Emaileen Elkartearekin (ADONA) 2020an zehar odol-ematea sustatzeko hitzarmen arautzailea onartzen duena eta dagokion dirulaguntzarako gastua baimentzen duena.
Esleitutako zenbatekoa: 
388 200.00