Informazio Estatistikoa

Nafarroako Estatistika Institutua (Nastat) Nafarroako Foru Komunitateko estatistika-erakunde publiko ofiziala da, eta haren ardura da Nafarroaren interesekoa den estatistika-jarduera publikoa zuzendu, koordinatu eta sustatzea. Webgunean argitaratutako informazioa gaika antolatua dago, eskuragarriagoa izan dadin.  Bertan estatistiken emaitzak eta argitaratutako metodologia eta txostenak eskura ditzakezu. Neurrira prestaturiko informazioa ere eska dezakezu eskaeren inprimakiaren bidez.
Nafarroako Estatistika Planean eta haren urteko programetan biltzen da estatistika ofiziala, eta foru lege bidez onartzen da.

Kontsulta dezakezu estatistikari buruzko informazioa, bai eta ekonomiari eta Nafarroako Ogasunari buruzkoa ere: