Koronabirusa. Eragina eta egoera

Informazioa jasotzen du, bai infektatuen kopuruari, kasu aktiboei, ospitaleratzeari, zainketa intentsiboen unitateari, etxeko arretari, gaitzak eragindako osasun-profesionalei eta egindako testei buruzkoa, bai oinarrizko osasun-eremuetan banatutako infektatuen informazioari buruzkoa. Informazio hori guztia esteka hauetatik deskarga daiteke, berrerabiltzeko:
 
  • - COVID-19ari buruzko Datuen Katalogoa
  • - Osasun Eskualde Oinarrizkoak. Egunero gaurkotuak
- COVID-19ko positiboak, osasun eskualde oinarrizkoen arabera
- Mapak:

Gainera, honi buruzko informazioa agertzen da:

  • Astez asteko txosten epidemiologikoa. (Astero gaurkotua 2019ko abenduaren 30etik). Informazio grafikoa, informazio kuantitatiboa eta adituen interpretazioak ematen ditu honako hauei buruz: COVID-19aren intzidentzia astez asteko konparazioekin; kasu posibleen eta baieztatutako kasuen datuak oro har eta arloka (arlo sanitarioko eta soziosanitarioko langileak, egoitzak...); hildakoak (iturriekin, eta egunez eguneko datuez besteko dekalajeekin); biztanlerian dauden transmisio mailak eta hilkortasunaren gaineko analisi orokorrak..
  • - COVID-19ak eragindako krisia hasi zenetik tramitatutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen egoera.
  • - Krisiaren eragin ekonomikoa departamentuetan.
  • - Langileen kontratazioan izandako eragina

Erlaitzez osatutako taula honetan informazio hau jasotzen da:

  • - COVID-19aren bilakaeraren osasun datuak, bereizita maiatzaren 30era bitartekoak eta egun horretatik ekainaren 30era bitartekoak. Gaur egun, uztaileko egoera (Egungo egoera).
  • - Bilakaeraren datuak, osasun eskualde oinarrizkoen arabera emanak, egunero gaurkotuta. (OEO)
  • - Gizarte zerbitzuen zentroen datuak uztailaren 1etik aurrera (Gizarte zentroak).
  • - Gizarte zerbitzuen zentroen datuak ekainaren 30era arte (Gizarte zentroak 6/30 arte).
  • - Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko informazioa (ERTEs).
 

Atal honetan argitaratutako informazioa informazioaren jabe diren sailen irizpideek arautzen dute.

Datos relativos a la evolución de la pandemia desde el mes de julio 2020.

Descárgate los datos XLS

 

COVID-19 izurritearen bilakaerak bere jarraipen estatistikoaren planteamenduan aldaketa bat ekarri du, eguneroko informazioa adierazle kopuru txikiagoan eta analisi kualitatibo eta kuantitatiboa asteroko ikuspegi batekin zabaltzean oinarritua; izan ere, denbora-unitate horrek, aste epidemiologikoak, joerei hobeto behatzeko aukera ematen baitu. Era berean, koherentziari eusteko aukera ematen du zenbait serie historikotan, Osasun Ministerioarekiko informazio-irizpideetan izandako aldaketen ondorioz; izan ere, Ministerioak eguneroko eta asteko informazioa aldatzen baitu bere webgunean (garrantzizko azken aldaketa atezera begirakoa izan zen, maiatzaren 11 artekoa), deseskalatze prozesuaren fase bakoitzeko monitorizazio-lehentasun berrien arabera. Egungo testuingurua kontuan izanik, arreta epidemiologikoa asistentzia-eremuan baino detekzio-eremuan finkatu da. Hori dela eta, ekainaren 30etik Aurrera, Nafarroako Gobernuak, bere informazio parametroen arabera, ondoko oinarrizko adierazleak ditu: kutsatutako kasu berriak, Ospitale-egoera eguneratua eta COVID-19agatik baieztatutako heriotzak. Azken parametro honetan, heriotzak aurretik egin bezala ematen dira, hau da, egun bakoitzean erregistratutako heriotza guztiak zenbatzen dira, diagnostikoaren data alde batera utzirik. Datu horiei, orain arte egin bezala, Oinarrizko Osasun Eremuen (OOE/ZBS) araberako ikuspegi geografikoarekin osatzen dira, kasu metatuekin, baita eguneko PCR proben eta testen kopurua ere.
Aurreko informazioa, asteartero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI/ISPLN) egiten eta argitaratzen duen zaintza epidemiologikoko buletineko koadro eta iruzkin guztiekin osatu eta indartuko da. Dokumentu honetan, informazio grafiko, kuantitatibo eta interpretazio espezializatuen berri ematen da, zehazki, ondoko gaiei buruz: COVID-19aren eragina, asteko konparaketak, kasu posible eta egiaztatuen datuak, oro har eta arloka (osasun eta gizarte-osasun arloko profesionalak, zahar-egoitzak...); heriotzak (egunerokoak ez diren aldi baterako iturri eta mailak dituztenak); biztanlerian emandako transmisio-mailak eta hilkortasun analisi globalak.

Jaitsi datuak XLS

Apirilaren 16ko SND/352/2020 Agindua indarrean sartu zenetik erregistratutako kasu asintomatiko baieztatuak. Agindu horrek aldatzen du martxoaren 15eko SND/234/2020 Agindua, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren aurrean eusteko xedapenak eta neurriak hartzeari eta Osasun Ministerioari informazioa bidaltzeari buruzkoa.

Bistaratutako datuek, batzuetan, nolabaiteko atzerapena izan dezakete eguneratzean, datuak jaisteari dagokionez, orria eraikitzen ari baitira.

Jaitsi datuak XLS

Bistaratutako datuek, batzuetan, nolabaiteko atzerapena izan dezakete eguneratzean, datuak jaisteari dagokionez, orria eraikitze lanean ari baita.

Jaitsi datuak XLS

Adinekoen eta desgaituen gizarte-zerbitzuetako zentroen egoerari buruzko informazioa, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren aurrean.

Bistaratutako datuek, batzuetan, nolabaiteko atzerapena izan dezakete eguneratzean, datuak jaisteari dagokionez, orria eraikitze lanean ari baita.

Jaitsi datuak XLS

Egoitza-izaerako gizarte-zerbitzuetako zentroen egoerari buruzko informazioa, adinekoen egoitzei eta zentro soziosanitarioei buruzko neurriak hartzeari buruzko martxoaren 19ko SND/265/2020 Aginduan ezarritako kokapen- eta isolamendu-neurrien arabera, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren aurrean, eta apirilaren 3ko SND/322/2020 Aginduaren eranskinaren arabera, zeinaren bidez aldatzen baitira SND/275/2020 Agindua, martxoaren 23koa, eta SND/295/2020 Agindua, martxoaren 26koa, eta neurri berriak ezartzen baitira gizarte- edo osasun-izaerako premiazko beharrei erantzuteko COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoeraren eremuan.

Bistaratutako datuek, batzuetan, nolabaiteko atzerapena izan dezakete eguneratzean, datuak jaisteari dagokionez, orria eraikitze lanean ari baita.

Jaitsi datuak XLS