Komunikazio eta ekitaldi inklusibo eta eskuragarrien gidaren aurkezpena

Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Gobernuko Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak (URA) Nafarroako Gobernuaren Komunikazio eta ekitaldi inklusibo eta eskuragarrien gida aurkezteko web mintegira gonbidatzen zaitugu. Gida hau Nafarroako Gobernuaren 2021 Irisgarritasun Plan Operatiboan dago.
Ezgaitasuna duten pertsonen ordezkariek, Nafarroako Gobernuko departamentuetako ordezkariek eta komunikazio instituzionala lantzen duten agentziek parte hartuko dute web mintegian.
Saioa irisgarria izango da, azpitituluekin eta zeinuen hizkuntzarekin emango da zuzenean.

  • Data: 2022ko urriaren 25a.
  • Ordua: arratsaldeko 4etatik 5etara.
  • Kontaktua eta informazioa: ura.gobiernodenavarra@navarra.es / Telefonoa: 650 45 26 50 (Iddeas Fundazioa).

Izena eman ondoren, urriaren 24an mezu elektroniko bat jasoko duzu saioaren estekarekin. Parte hartzera animatzen zaitugu, eta eskertuko genizuke informazio hau egoki deritzozun guztiei helaraztea.