Gazteriaren III. Foru Plana 2021-2023

2021-2023 Gazteriaren III. Foru Plana Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Departamentuarteko Batzordeak onartu zuen, 2021eko martxoaren 23an. Indarraldiko lehen urte horretarako, gazteriarentzako 139 ekintza zeuden aurreikusita, 53.787.461 euroko inbertsioarekin.

Plana Nafarroako Gobernuaren tresna bat da, gazteen egungo errealitatearen beharrei erantzun nahi diena, eta hainbat arlo biltzen dituzten neurriak biltzen ditu, hala nola hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kultura, kirola, bizikidetza, gizarteratzea, berdintasuna, lurralde-garapena edo ingurumena, besteak beste. III. GFPren helburu nagusia da 2021-2013 urteetarako Nafarroako gazte-politiken printzipioak, jarduketa-ardatzak eta ekintza-ildoak definitzea. Hura planifikatzeko, gazte-intereseko kolektiboak, gazte-elkarteak, toki-entitateak, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuk eta, oro har, gazteak hartu ziren kontuan, eta gazteen behar berriak identifikatu ziren, zeharka, modu parte-hartzailean eta koordinatuan lantzeko.

Planaren ekintzak Auzolan, Emantzipazioa eta Horizontea izeneko hiru egitura-ardatzen inguruan antolatuta daude, eta ardatz horiek 2020-2023 aldirako Gazteriaren Foru Estrategian daude. Egitura-ardatz horiek lan-arlo guztiak hartzen dituzte. Hala, Auzolanen ardatza gazteen sozializazio-prozesuari dagokio. Emantzipazioaren ardatzak autonomia sozioekonomikoa sustatu nahi du aukera-berdintasunean, eta Horizontearen ardatzak bizimodu eta ohiturei buruzko alderdiak jasotzen ditu, ibilbide pertsonala baldintzatzen dutenak.                                                      Planaren indarraldiko urte bakoitzaren amaieran, egindako ekintzen ebaluazio bat eginen da, non Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek eta gazteriak berak parte hartuko duten. Era berean, hurrengo urterako ekintza berrien aurreikuspena egingo da.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atala
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2021/07/02, Ostirala