Nafarroako II. Ekintzailetza Plana

Ekintzailetza Planak behar diren ekintzak ezarri eta eragileak koordinatzen ditu izaera ekintzailea handitzeko Nafarroako gizartean, baita negoziorako ideia bideragarri gehiago eta asmo handiagokoak lortzeko ere, ekipo onenak dituztenak eta ekimen ekintzaile gehiago garatzeko eragin biderkatzailea sortzen dutenak.

Honako hau da planaren helburua: Nafarroa ekintzailetzari laguntzeko tresna onenak eskaintzen dituen eskualde bihurtzea, horrela erkidegoak garapena eta ongizatea izan ahal ditzan; Nafarroan sortu eta finkatzen diren enpresa bideragarrien kopurua handitzea, enplegua eta garapen ekonomiko eta soziala sortzeko; adin goiztiarretatik talentu ekintzailea atzeman eta sustatzea eta ekintzailetzaren berezko balioak gizartean bultzatzea, baita ekintzailearen prestigiokoak ere; enpresa-ideia berrien sustapena laguntzea, ideia horiek enpresa berriak sortuz gauzatzeko, eta horiek finkatzen laguntzea. Gainera, enpresak sortzeko laguntza orokorraren barnean, ekintzailetza berritzaile teknologikoa hartu behar da balio erantsiko ekintzailetza mota gisa, intentsiboak direlako I+G+b arloko inbertsioan, eta nazioan eta nazioartean hazkunde potentzial handikoak, baita kalitatezko eta goi mailako prestakuntzako enpleguarekin ere. Orobat ekintzaileen eta enpresen finantzaketa eskuragarriago egin behar da, baita enpresa berriek teknologia berriak erabil ditzaten sustatu ere, lehiakortasun faktore gisa eta dauden merkatuetan edo merkatu berrietan sartzeko

2016ko martxotik uztailera bitarteko hilabeteetan, parte hartze prozesua egin zen zirriborro hau prestatzeko. Bertan, 80 parte hartzaile baino gehiago izan ziren: Nafarroako Gobernuko unitateak, erakunde pribatu eta publikoak, alderdi politikoak, unibertsitateak etab. Zehazki, balidazioko eztabaida-bilerako 7 mahai tematiko egin ziren eragile desberdinekin, eta koordinaziorako mahai bat proposamenak balioztatzeko.

Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 15ean, hartutako erabakiaren bidez onartua izan da.
 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua
Tipo: 
Beste batzuk
Dokumentazioa: 
Data azken gaurkotzea: 
2017/06/27, Asteartea