Abril Olaetxea Izaskun

 
 

 
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Lurralde Antolamenduko Zuzendari Nagusia
 
Izaskun Abril Olaetxea


Izendapena

165/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, Izaskun Abril Olaetxea andrea Lurralde Antolamenduko Zuzendari Nagusi izendatzen duena.

Harremanetarako
Gonzalez Tablas Kalea  9
31005 Iruñea
Tfnoa: 848 426632
izaskun.abril.olaetxea@navarra.es

 
Datu biografikoak

Beran jaio zen 1970ean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Geografia eta Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1993), Geografia espezialitatean, eta Paisaia eta Lurraldeari buruzko graduondoko ikasketak egin ditu unibertsitate berean (1995). 1996an, Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta 1995etik 1996ra bitartean, Ingurumen Zuzenbideari eta Ingurumen Plangintza eta Kudeaketari buruzko ikastaroak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Fundazio Nagusiko Enpresen Administrazioari buruzko Graduondoko Ikasketa Zentroan (CEPADE). Geroztik, Toki Zuzenbidea, Proiektuen Maneiua eta Taldeen Kudeaketari buruzko prestakuntza osagarria hartu du.

Euskararen EGA agiria du, frantsesez mintzatzen da eta ingelesaren oinarrizko maila du.

Ibilbide profesionala Eusko Ikaskuntzan hasi zuen1998an, Colegio de Navarra Fundazioa abian jartzen lagundu zuelarik. Urte horren bukaeran, Cederna Garalurren Toki Garapeneko eragile gisa lan egiten hasi zen Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdean, eta lanpostu horretan izan zen 2015eko abuztura arte. Jardun horren hasieran, ekintzaileak eta enpresak artatu zituen, eskualde mailako prozesuak eta proiektuak dinamizatu zituen eta eskualde, estatu zein europar programei atxikitako proiektu publikoen kudeaketaz eta koordinazioaz arduratu zen.

Aurreko legealdian, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren kabineteko burua izan zen.

2019ko abuztuan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/22, Osteguna