Armendariz Platón Mikel

 
 

 
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Kabineteko burua
 
Mikel Armendariz Platón


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 7koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Mikel Armendariz Platón jauna Kabineteko burua izendatzen duena. 

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1992. urtean.

Ikus-Entzunezko Komunikazioan graduatuta dago Euskal Herriko Unibertsitatean(2014). Gaztelera-euskara elebiduna (EGA) da eta ingeleseko FCE (B2) du.

2015 eta 2019 urteen bitartean, orduan izena zeukan Herritarren eta Erakunde Harremanen Departamentuko kontseilariaren Kabineteko idazkaria izan zen. Bertan, komunikazio lana, sare sozialak kudeaketa eta ikus-entzunezko produkzioa burutu zituen arlo hauetan: bakea, bizikidetza eta giza eskubideak, berdintasuna, hizkuntza politika eta kanpo ekintza.

2019ko abuztuan, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatua izan da.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 55.857,76 euro gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/08, Osteguna