Ayerdi Fernández de Barrena José María

 
 

 
Bigarren Lehendakariordea
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilaria
 

Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 24/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatzen duena. 

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 37/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Jose María Ayerdi Fernandez de Barrena jauna Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde izendatzen duena.

Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2. 1. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa: 848 425243 gabinete.vicepresidente.aierdi@navarra.es
ZUZENDARITZA TALDEA

Kabineteko burua  
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia
Etxebizitza zuzendari nagusia
Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia

DEPARTAMETUKO ORGANIGRAMA 

 
Datu biografikoak
 
Etxaurin jaio zen 1958. urtean. Ezkonduta eta bi seme-alaba ditu.
 
Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean lizentziatu zen eta lurralde garapenarekin lotutako ikastaroekin osatu zuen bere prestakuntza.
 
Napar Bideak sozietate kooperatiboaren eta Nafarroako Elikagai Artisauen Elkartearen bazkide sortzailea izan zen. Halaber, Bikain Nekazaritzako Eraldaketa Elkartearen arduraduna izan zen 2015 arte.
 
Gainera, Lekunberri herriko alkatea izan zen 31 urtez (1984-2015), eta Plazaola Partzuergo Turistikoaren sortzailea eta presidentea 16 urtez (1994-2006). Cederna-Garalur tokiko garapen elkartearen presidentea izan zen bi alditan (1991 -1999 eta 2011-2015).
 
Nafarroako Parlamentuko kide hautetsia izan zen 1999-2003 legegintzaldian, Mahaiko idazkari bigarrena izan zenean.
 
2015eko urritik aurrera, Nasuvinsa (Navarra de Soil y Housing S.A.) enpresa publikoaren eta CAT (Ciudad Agroalimentaria de Tudela S.A.) enpresaren zuzendaritza hartu zuen
 
2019ko abuztuan, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetarako kontseilari izendatu dute Geroa Bai alderdiak proposatuta.
 
 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da: 
 
         Etxebizitza Kontseilua
  • Lurraldearen Antolamenduko Batzordea
         
2015eko urritik 2019ra, Nasuvinsa-ko zuzendaria izan zen.
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik,

 

Ordainsariak

Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 
 
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea
Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/07, Asteazkena