Bretaña de la Torre Ana

 
 

 
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Etxebizitzako Zuzendari Nagusia
 
Ana Bretaña de la Torre


Izendapena

88/2022 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Ana Bretaña de la Torre andrea Etxebizitzako Zuzendari Nagusi izendatzen duena.

Harremanetarako
Alhondiga Kalea  1, lehen solairua
31002 Iruñea
Tfnoa: 848 426812
ana.bretana.delatorre@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

Carballedon(Lugo) jaio zen 1979an.

Arkitektoa eta Zaharberritzean eta Birgaitzean espezialista da (Nafarroako Unibertsitatea). Badu prestakuntza osagarria hirigintzan, higiezinen sustapenean, hiri-berroneratzean eta Europako funtsen eta proiektuen kudeaketan (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Comillasko Unibertsitate Pontifikala eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)). Halaber, Passivhaus Designer moduan akreditatuta dago.

Nasuvinsa sozietate publikoaren birgaitze eta hiri-berroneratze arloko arduraduna izan zen, baita ELENA programako taldeen koordinatzailea ere (ELENA sare bat da, auzokideen erkidegoei laguntza ematen diena eraikinen energia-birgaitzeko proiektuetan eta Foru Komunitateko eskualde guztietan hedatuta dago).

Lehenago, hiri-berroneratzeko proiektuen arduradun teknikoa izan zen sozietate publiko horretan. Proiektuak, hauek: Efidistrict, Iruñeko Txantrean; Lourdes Renove, Tuteran; edo SustaiNAvility, Iruñerriko zenbait udalerritan. Nasuvinsan 2009an sartu baino lehenago, hirigintza-kudeaketako beste esperientzia profesional batzuk izan zituen Iruñeko eta Madrilgo estudio pribatu batzuetan.

2022ko irailean, Etxebizitza zuzendari nagusi izendatu dute Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren barnean.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/10/14, Ostirala