Burusco Juandeaburre Ana Jesús

 
 

 
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Unibertsitateko Zuzendari Nagusia
 
Ana Jesús Burusco Juandeaburre


Izendapena

176/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa, Ana Jesús Burusco Juandeaburre andrea Unibertsitateko zuzendari nagusi izendatzen duena. 

Harremanetarako
Tfnoa.: 848420164
aj.burusco.juandeaburre@navarra.es

 
Datu biografikoak

1966an Orbaran jaiotakoa. Ezkongabea da eta ez dauka seme-alabarik.

Matematika Zientzietan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean (1989) eta matematika doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) eskutik (1996).

1997tik 2019ko abuztura, Konputazio eta Adimen Artifizialeko Zientzien arloko irakasle titular moduan lan egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Halaber, 2004-2009 urteen bitartean, Automatika eta Konputazio Departamentuko zuzendaria izan eta 2016. urtean, Gobernuko Batzorde eta NUP-eko Batzorde Sozialean irakasleriaren ordezkaritza lanak egin zituen. 2019ko abuztura arte, Unibertsitateko Klaustroaren kide izan da eta Kalitate-Bermeko eta Plan Estrategikoko Sistemaren zuzendariorde arduraduna Ingeniari Industrial eta Telekomunikazio Goi Eskola Teknikoan (ETSIIT). Azken kargu honetan, EUR-ACE eta EURO-INF bezalako eskolaren gehiengo graduondo eta masteren Zigilu Europarrak lortzeko aktiboki jardun da. Gainera gaur egun, Adimen Artifizialaren Ikerketa eta Hurbileko Arrazoiketa Taldeko kidea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gainera, EUSFLAT (European Society for Fuzzy Logic and Technology) elkartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Smart Cities Ikerketa Institutuaren parte izan da.

Aldizkari espezializatuetan hainbat argitarapenen egile izanez eta nazioarteko zein estatu mailako kongresuetan kontribuzioak eginez, bere ikerketa, ezaguera-eskuratzean oinarritu du eta, zehazki, Logika Lausoko (Formal Concept Analysis) tekniken aplikazioan, nazioarteko hainbat aldizkariko ikuskatzaile ere izanez.

2019ko abuztuan Unibertsitateko zuzendari nagusia izendatu zuten.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/22, Osteguna