Cigudosa García Juan Cruz

 
 

 
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Kontseilaria
 

Juan Cruz Cigudosa García 


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 33/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Juan Cruz Cigudosa García jauna Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. 

Harremanetarako
Kabarzeno kalea 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Tfno: 848 426282
gabinete.innovacion@navarra.es
ZUZENDARITZA TALDEA

Kabineteko burua  
Unibertsitateko Zuzendari Nagusia
Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

Eraldaketa Digitaleko Zuzendari Nagusia

DEPARTAMETUKO ORGANIGRAMA

 
Datu biografikoak
 

1964. urtean San Adrianen jaiotakoa.

Biologia Zientzietan lizentziaduna (1987) eta doktorea (1991) da Nafarroako Unibertsitatean (1987).

Ingelesez hitz egiten du.

Bere ibilbide profesionala 1987an hasi zuen Giza Genetikak minbiziarekin eta gaixotasun arraroekin izandako harremanaren ikerketarekin. Doktoretza burutu aurretik eta ondoren , egonaldi ezberdinak egin zituen Lund (Suedia), Manchester (Britainia Handia) eta New York (AEB), eta azkenik, Osasun Kanarietako Zerbitzuan. 2000. urtean, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO) sartu zen Zitogenetika Molekularreko Taldeko zuzendari gisa eta 16 urte eman ditu lanean.

2008an, bioteknologia genomikoaren alorreko NIMGenetics bioteknologiako konpainia sortu zuen eta hainbat sari jaso ditu I+G+b arloan. Gaur egun, zientzia eta berrikuntza-zuzendaria da. Gainera, Medikuntza Genomikoaren inguruko Senatuaren lantaldeko lanetan aditu izan da.

Alor akademikoan, 170 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko zientzia aldizkari ezberdinetan. Horretaz gain, Ikerkuntza proiektu ezberdinen zuzendaritzan eta

14 doktoretza tesitan parte hartu du. Sari akademiko ugari jaso ditu, besteak beste, Giza Genetika ikertzaile hoberenari Gazte Genetika Saria (1999), Espainiako Zientzia Elkartearen ohorezko plaka (2000) eta, orain dela gutxi, Cinco Días egunkariak emandako Talentu Akademikoaren Saria (2013).

Unibertsitate desberdinetako master programetan irakatsi du eta Unibertsitate Autonomoko eta Madrilgo Complutense-ko ohorezko irakasle izendatu dute. Era berean, Kongresu nazional eta internazionalak antolatu ditu Genetika eta Bioteknologiaren alorrean.

Azkenik, jarduera garrantzitsu bat garatu du elkarte zientifiko nazional eta europarretan. Humana Genetika Elkarteko presidente eta European Cytogeneticists Association elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da 2013tik 2019ra. Gainera, Espainiar Bioenpresen Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen kide ere izan da.

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) proposatuta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako parte-hartzailea da:
 
 • Unibertsitate partzuergoaren zuzendaritza batzordea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuan
​ • Unibertsitate partzuergoaren zuzendaritza batzordea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuan
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2019/08/07, Asteazkena