Francés Román Inés

 
 
Eskubide Sozialetako Departamentua
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Zuzendari Kudeatzailea
Inés Francés Román


Izendapena

138/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Inés Francés Román andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Zuzendari Kudeatzaile izendatzen duena, erakunde autonomoa, Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikita dago. 

Harremanetarako
González Tablas kalea, 7
31005 Iruñea 
Tfnoa.: 848421263 
Fax: 848423772

ines.frances.roman@navarra.es
 

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIAREN

 
Datu biografikoak
1965ean Zaragozan jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatearen eskutik (1989) eta Geriatria eta Gerontologian espezialista (Zaragozako San Jorge Ospitalea). Gainera, Deustuko Unibertsitateak emandako Buruko Osasuneko Kudeaketa Klinikoari buruzko Aditu titulua ere badu eta Psikobiologia eta Neurozientzia Kognitiboaren alorreko beste master bat Kataluniako Unibertsitate Autonomoaren eskutik.

1994 eta 2009 urteen bitartean, Altsasuko Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoan arduradun kliniko moduan (1994-1998) eta geroago mediku zuzendari moduan (1998-2009). lan egin zuen.

2007 eta 2011 urteen bitartean, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen zuzendaria izan zen.

Geroago, 2010 eta 2015 urteen bitartean, Tuterako Osasun Areako Psikogeriatria arduraduna izan zen.

Aurreko legegintzaldian Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailea izan zen.

2019ko abuztuan kargu berberean berretsia izan da.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 60.553,36 euro, gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2022/06/14, Asteartea