Gimeno Gurpegui Carlos

 
 

 
Hezkuntza Kontseilaria
 

Carlos Gimeno Gurpegui  


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 29/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Carlos Gimeno Gurpegui  jauna Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. 

Santo Domingo kalea 8
Telefonoa: 848426074
31001 IRUÑEA

gabinete.educación@navarra.es

ZUZENDARITZA TALDEA

Kabineteko burua  
Hezkuntza Zuzendari Nagusia
Lanbide Heziketaren Zuzendari Nagusia
Hezkuntza Baliabideen Zuzendari Nagusia

DEPARTAMETUKO ORGANIGRAMA 

 
Datu biografikoak
 
1965. urtean San Adrianen (Nafarroa) jaiotakoa.

Psikologian Lizentziaduna da Salamankako Unibertsitatean, Lengoaiaren Psikologia masterra Salamankako Unibertsitate Pontifikoan eta Ikasketa Aurreratuetako diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2003).

Hezkuntza orientatzaile gisa lan egin du 1991tik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan eginkizun hauek garatuz eta 2000. urtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (CREENA) bezalako ikastetxe ezberdinetan, 2004 eta 2006 urteen artean. Zentro honen zuzendari izendatu zuten 2006an eta 2009arte egin zuen lan berton.

2011ko irailetik 2012ko erdialdera, Nafarroako Gobernuko Adingabeen Babeserako Zerbitzuko zuzendari izan zen. Gainera, Adingabeen Nafarroako Kontseiluko eta Gizarte Ongizateko Kontseiluko kide izan zen.

2015eko maiatzean foru parlamentari kargua hartu aurretik, Tuterako Elvira España Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan hezkuntza-orientatzaile lanak egin zituen.

Hezkuntza-beharrizanen eta berauen zainketarako baliabide didaktikoen alorreko hainbat argitalpen espezializatu argitaratu ditu.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, 2015ean PSN-PSOE alderdiko alkatetzarako hautagaia izan zen, eta PSN-PSOE taldeko bozeramailea izan zen aurreko legegintzaldian. Egun horretan bertan, PSN-PSOEren parlamentari akta ere jaso zuen eta Hezkuntza, Kirol eta Gazteria Saileko bozeramaile izan zen. Gaur egun, foru legebiltzarkidea PSN-PSOEren eskutik.

Nafarroako Partidu Sozialistak (PSN) proposatuta, Hezkuntza Kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.

 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da:
• Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia
• Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2019/08/07, Asteazkena