|
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Uxue Itoiz Mariñelarena
|
20/2021 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, Uxue Itoiz Mariñelarena andrea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea Harremanetarako
Tomás Caballero Parkea, 1. Eraikina
"Fuerte del Principe II" 31005 Iruñea Tfnoa.: 848427676 uxue.itoiz.marinelarena@navarra.es |
|
Iruñan 1980an jaioa, Biologian lizentziatua da (Ingurumen eta Nekazaritza espezialitatea) Nafarroako Unibertsitatetik (2003) eta Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria (CAP) dauka.
Prestakuntza osagarriarekin kontatzen du Geografia Informaziorako Sistemen (GIS) erabileran, taldeak eta gatazken ebazpena erraztean eta EuroVelo ibilbideen ziurtagiri-emaile europar ofiziala da.
Ingeleseko maila aurreratua eta euskerako erdi maila ditu.
2016tik orain arte Nasuvinsa “Navarra de Suelo y Vivienda SA” sozietate publikoaren mendeko Lursarea Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako Agentzia sustatzen aritu da lanean. Esparru honetan, kudeatu ditu lurraldearen garapen jasangarrirako entitate publiko eta publiko-pribatuen arteko koordinazioan oinarritutako proiektuak hala nola tokiko, eskualdeko eta Europako administrazioen artean baterako lana sustatzeko eta eremu landatarrean garapen ekonomikoaren motorra litzatekeen mugikortasun jasangarria sustatzeko proiektuak.
Gainera, partaide eta lankide izan da energia iturri bezala biomasaren edo altueran eraikitzeko egurraren erabileran oinarritutako proiektuetan, baita besteak beste, POCTEFA, SUDOE, ERASMUS PLUS, LIFE, “Atlantic Area” edo “Eurorregión” bezalako proiektu europarretan ere.
Ildo beretik, Nafarroako Tokiko Ekintza-taldeak babestu ditu, lankidetzan aritu da ekonomia zirkularra sustatzeko hala nola baterako lanaren azterketan, analisian eta bitartekoetan oinarritutako proiektuetan FEADER Toki-Garapen Parte Hartzailerako Estrategien (EDLP) bitartez, bereziki ehun ekintzailearekin.
Aldez aurretik, 2016ra arte, autonomo bezala aritu zen lanean, ingurumen afekzioen azterketak, Nafarroako haize-parketan hegazti-faunaren segimendua, galzoriko ugaztunen irrati segimendua eta errolda eginez. Gainera, komunikazio eta heziketa programa ez arautuak diseinatu ditu zientzia eta ikerketa herritarrengana hurbiltzeko, eta jasangarritasunean oinarritutako heziketa programak idatzi ditu ikasleentzat, turistentzat eta herritarrentzat.
2021eko martxoan Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuaren Industria, Energia eta S3 Estrategia Proiektuetako zuzendari orokorra izendatu dute.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea