Iturri Ruesga Julio

 
 

 
Lurralde Antolamenduko,Etxebizitzajo, Pasaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

Kabineteko burua
 
Julio Iturri Ruesga


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Pasaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Julio Iturri Ruesga jauna Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2. 1. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa.: 848 425243
julio.iturri.ruesga@navarra.es

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1967. urtean.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, Soziologia- ikasketak egin ditu Urrutiko Heziketa Unibertsitatean (UNED) eta Pamplona/Iruñako Arte eta Ofizioen Eskolan diplomatua dago.

1994tik 2004ra bitartean, El Mundo del País Vasco egunkarian erredaktorea izan zen, Nafarroako korrespontsalian eta geroago Bilboko eta Donostiako erredakzioetan, eta Navarra hoy egunkarian.

Idatzitako prentsan bere ibilbide profesionalaren zehar Diario de Noticias egunkarian erredaktore nagusia izan da, eta Diario de Noticias de Álava egunkariaren sustatzaile eta zuzendaria, egunkari hau 2004an hasi zenetik 2016 urtea arte.

Halaber, Radio Euskadi irratiko Ganbara saioan eta Radio Vitoria irratiko Araba Gaur goizeko saioan analista izan da. Gainera, erakunde eta negozio komunikazioko hainbat kabinetetan lan eta kolaborazio desberdinetan aritu da.

2016. urteaz geroztik Nasuvinsa (Navarra de Suelo y Vivienda S.A.) Nafarroako Gobernuko etxebizitza publikoetako eta hirigintzako gizarte publikoaren komunikazioaz arduratu da.

2019ko abuztuan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/08, Osteguna