Larrarte Huguet Eneko

 
 

 
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Etxebizitzako Zuzendari Nagusia
 
Eneko Larrarte Huguet


Izendapena

207/2019 Foru Dekretua, irailaren 4koa, Eneko Larrarte Huguet jauna Etxebizitzako Zuzendari Nagusi izendatzen duena.

Harremanetarako
Alhondiga Kalea  1, lehen solairua
31002 Iruñea
Tfnoa: 848 426812
eneko.larrarte.huguet@navarra.es
 

 
Datu biografikoak

Tuteran jaio zen 1980an.

Humanidateetan-Enpresan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (2002) eta Zuzendaritza Garapeneko eta Lidergoko masterra atera zuen unibertsitate berean (2003). Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra egin zuen UNED Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (2012). Ingeleseko B2 maila du.

Ibilbide profesionala Donostiako Radio Popular-Herri Irratiko zuzendaritza-lanetan hasi zuen 2003an eta Gasteizen irrati-etxe berri bat irekitzeaz arduratu zen. 2004an, instalazio elektrikoetan eta mantentze-lanetan espezializatutako “Huguet Catalunya S.L.” enpresa familiarraren gerentzian sartu zen Bartzelonan, eta lanpostu horretan izan zen 2009ra arte. 2010etik 2011ra, “Grupo Imtech” multinazionalean lan egin zuen, sektore beraren barnean. 2012tik 2015era bitartean, hezkuntza arloan lan egin zuen, Tuterako “San Francisco Javier” ikastetxean DBHko eskolak emanez.

Politikan sartu baino lehen, Erriberako hiriburuko gizarte zibilean parte hartu zuen, bereziki gizarte bazterkeriaren arloko jarduerak garatzeko lantalde baten sorreran, baita Hipotekak Kalteturiko Erriberako Pertsonen Plataforman ere, 2011tik 2015era bitartean.

Politika arloan, 2011tik 2015era bitartean, Izquierda-Ezkerrako zinegotzia izan zen Tuterako Udalean eta, 2015-2019 legealdian, hiriko alkatea. Joan den maiatzean, zinegotzi hautatu zuten berriz ere.

2019ko irailean, Etxebizitza zuzendari nagusi izendatu dute Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren barnean.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 58836,54 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/09/05, Osteguna