|
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua Barneko Zuzendari Nagusia |
|
![]()
Amparo López Antelo
|
104/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Amparo López Antelo andrea Barneko zuzendari nagusi izendatzen duena.
Eskumenen esparrua eta Eginkizunak
Ondasunen eta jardueren aitorpena Dietak eta Bidaia gastuak Gobernu Onaren Kodea
Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2, Behea 31002 Iruñea Tfnoa: 848 427157 ma.lopez.antelo@navarra.es
|
|
Donostian jaio zen 1971an. Ezkonduta dago.
Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1989-1994), EHU-n ere Administrazio Publikoko masterra (1997-1998) ikasi zuen, Mugikortasun Kudeaketan eta Plangintzan graduondoa egin du ataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Mondragon Unibertsitaean taldeen lidergoan eta gatazken konponbidean Aditua masterra ikasi du. Bere prestakuntza osatu du beste ikasketarekin: nominak, kontabilitatea eta finantzak ikastaroak, hirien kudeaketa estrategikoari buruzko ikasketak, kontsumoko arbitrajea, fundazioen kudeaketa, management eta komunikazioa, eta webgune soziala administrazio publikoentzat ikasketak, besteak beste.
Bere ibilbide profesionalean, RACVN-RACC Fundazioan lan egin du Euskadiko eta Nafarroako Zuzenbide Saileko eta Mugikortasun Arloko zuzendari gisa (1995-2009); 2009 eta 2013 bitartean Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria izan zen; Eguesibarko Udalan Toki Garapena, Enplegua, Turismoa, Merkataritza eta Industria teknikoa (2015-2016) izan zen; “Globalec Mantenimiento Vial, SL” enpresan nazioarteko aholkularia (2013-2016) izan zen; Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko zuzendaria (2016-2017) eta 2017tik gaur egun arte, Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskala Eraberritzeko zuzendaria izan da.
Esparru akademikoari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsiteko udako ikastaroen zuzendaria izan da, eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Segurtasun eta Larrialdien Kudeaketarako Graduko irakaslea.
Bere ibilbide politikoan Huarte / Uharte herriko alkatea izan da Nafarroako Alderdi Sozialistagatik (PSN) 2019ko ekainetik abuztura.
2019ko abuztuan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren baitan, Barne zuzendari nagusi izendatu dute.
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea
Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena
Ordainsariak
Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea