Maeztu Villafranca Mª Carmen

 
 

 
Eskubide Sozialetako Kontseilaria
 

Mª Carmen Maeztu Villafranca


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 30/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Mª Carmen Maeztu Villafranca andrea Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. 

González Tablas 7,
31005 Iruña
Tfno: 848 420147
gabinete.derechos.sociales@navarra.es

ZUZENDARITZA TALDEA

Kabineteko Burua
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren  Zuzendari Nagusia

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendari Nagusia
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Zuzendari Kudeatzailea

DEPARTAMETUKO ORGANIGRAMA

 
Datu biografikoak
 

1962. urtean Valtierran jaiota. Ezkonduta dago.

Gizarte Langintzako diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziatua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED).

Lanbide-etapa honetan, zuzeneko arreta eta etxeko laguntza-zerbitzuaren garapena ezartzeaz gain, Tuterako areako osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako beste profesional batzuekin batera, esku-hartze komunitarioko programa ezberdinen diseinu eta ezarpenean ere parte hartu zuen.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen Valtierrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea bezala, 1985. urtean.

2001 urtean, Gizarte Eskubideen Sailean hainbat kudeaketa lanpostutan aritu zen: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Koordinazio Bulegoko burua eta Lehen Mailako Arreta eta Plangintzako eta Ikerketako ataletako burua.

2015etik aurrera Nafarroako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Agentzian lan egin du Zerbitzu eta Balioespen alorreko zuzendariorde moduan.

Estatuko lan-taldeetako kide izan da, hala nola, AENOR "etxeko laguntza-zerbitzuak" batzordea eta IMSERSOk "laguntzaile pertsonalaren" figura zehazteko sustatutako taldea. Era berean, Buru Desoreka Grabeko Pertsonentzako Arreta Programako Batzorde zuzendari eta teknikariaren idazkaria izan da.

Alor akademikoan, Mendekotasunaren balorazio sozialeko eskala baten diseinua eta balioztatzearen egilekide izateaz gain, hainbat artikulu argitaratu ditu zerbitzu sozialen alorreko hainbat aldizkaritan. Era berean, EHUrekin batera, haurren babesaren arloko ikerketa-proiektuetan ere lagundu du.

Nafarroako Desgaitasun Kontseiluko eta Pertsona Helduen Kontseiluko batzordekide izateaz gain, Espainiako Neuropsikiatria Elkarteko (AEN- OME) eta Osasun Publikoaren Defentsarako Nafarroa Elkarteko bazkide da.

Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) proposatuta, Eskubide Sozialetako kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.

 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da:
 
 • Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua
 • Nafarroako Adinekoen Kontseilua
 • Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua
​ • Gizarte Zerbitzuen Administrazioen arteko Kontseilua
​ • Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua
​ • Nafarroako Adingabearen Kontseilua
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2019/08/08, Osteguna