Mora Martínez José Ramón

 
 

 
Osasun Departamentua
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea
 
José Ramón Mora Martínez


Izendapena

225/2019 Foru Dekretua, irailaren 11koaJosé Ramón Mora Martínez  jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendari Kudeatzailea izendatzen duena, Zerbitzua Osasun Departamentuari atxikita dago. 

Kargu uztea
2020ko uztailaren 31a
 

 
Datu biografikoak

Riotinton (Huelva) jaio zen 1956. urtean.

Erizaintzan graduatua da Ikerketa Nahikotasunarekin eta Ospitaleen Goi Zuzendaritzan diplomatua Enpresa Institutuan. Horrez gain, Osasun Erakundeen Kudeaketako Masterra du, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egina.

Arlo akademikoan, 2012. urtetik 2015. urtera, Osasuneko Eskola Nazionaleko / UNEDeko (IMIENS) Ikerketako Institutu Mistoko koordinatzailea izan zen, Osasun Administrazioko Unibertsitate Masterraren zuzendaria eta irakasle kolaboratzailea Espainiako eta atzerriko unibertsitate ezberdinetan, osasun-zerbitzuen eta osasun-arloko kudeaketa-zerbitzuen alorrean. Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntza-lanetan aritu da Osasun Zerbitzuen Antolakuntza eta Kudeaketako Adituaren Ikastaroan.

Osasun-zentroen kudeatzailetzan egindako ibilbide profesionalean, 12 de Octubre Unibertsitate Ospitaleko Kudeaketa eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariordea izan zen eta Guadarrama Ospitaleko kudeatzailea ere bai Madrilgo Komunitatean, 1993. urtetik 1996. urtera bitarte. Halaber, Zuzendaritza Garapeneko Zerbitzuaren eta Osasun Zerbitzuen Kudeaketaren burua izan zen Carlos III.a Osasun Institutuan, 2002. urtetik 2015. urtera.

Era berean, honako hauekin lotutako hainbat proiekturen zuzendaria izan zen: plan estrategikoen diseinua eta garapena, prozesuen eta diseinuen kudeaketa eta berrikuntza-proiektuen ezarpena hainbat autonomia erkidegoko ospitale ezberdinetan.

Orobat, 2003tik 2006ra, proiektu hauen zuzendari exekutiboa izan zen: EHAS_ALIS Telemedikuntza eta EusoSocial, Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetzakoa, osasun-arloko garapen teknologiko eta gizarte-kohesiorako.

2016. urteaz geroztik, Tuterako Osasun Arloko kudeatzailea izan da.

2019ko irailean, Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Laister argitaratuko da.

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik

Ordainsariak

Soldata: 101.904,88 euro, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/09/12, Osteguna