Moreno Ariztegui Miguel

 
 

 
Gobernuko Lehedakaritza

 Aholkularia
 

Miguel Moreno Ariztegi


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 43/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Miguel Moreno Ariztegui jauna Lehendakariaren aholkularia izendatzen duena. 


Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2 - 1. solairua
31002 Iruñea
Tfnoa.: 848421950
miguel.moreno.ariztegi@navarra.es

 
Datu biografikoak

Iruñean jaio zen 1982. urtean. Bikotekidea du.

Kazetaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (2004). Komunikazio Soziologian eta Nazioarteko Harremanetako Espezializazio ikastaroa egin zuen Buenos Airesko Austral Unibertsitatean (2003-04). Gainera, Komunikazio Politikoan eta Korporatiboan masterra du Nafarroako Unibertsitatean eta George Washington Unibertsitatean (2006).

Advanced CI titulua dauka ingelesez eta euskara (A1) ikasten du.

2004tik 2012ra "El Mundo" egunkarian erredaktorea izan zen eta gero Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Errektoreordetzan aritu zen 2016 arte. San Ferminen Nazioarteko Prentsa Bulegoko taldeko koordinatzaile ere aritu zen 2016tik 2019ra. Eta 2017an komunikazio instituzionalako lanak egin zituen Eusko Jaurlaritzako Lehiaren Euskal Agintaritzan.

2018tik gaur egun arte, "eldiario.es" egunkari digitaleko Nafarroarako korrespontsal izan da, "Navarra Capital" aldizkari ekonomiko digitalean eta "Punto de Vista" dokumental zinemaldian kolaborazioak egin ditu ere. Halaber, negozio eta ekitaldi politikoetarako hitzaldi eta testuak idatzi ditu.

Bere irakaskuntza ibilbidean Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean irakasle elkartua izan da (2006-2016).

2013. urteaz geroztik, Nafarroako Kazetarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta, 2017an sortu zenetik, Nafarroako Kazetarien Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea izan da.

2019ko abuztuan,  lehendakariaren aholkulari izendatu dute.

Eginkizunak

1. Lehendakariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Lehendakariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 58.836,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/07, Asteazkena