Nagore Frauca Guillermo

 
 

 
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Kabineteko burua
 
Guillermo Nagore Frauca


Izendapena

Foru Agindua, 2019ko abuztuaren 8koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Guillermo Nagore Frauca jauna Kabineteko burua izendatzen duena. 


Harremanetarako
Arrieta kalea 25
31002 Iruñea
Tfnoa.: 848 428591
guillermo.nagore.frauca@navarra.es

 
Datu biografikoak

1967an Iruñean jaiotakoa.

Kazetaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta Europar Batasunean espezializatutako Harreman Internazionalen ikastaro bat dauka Ortega y Gasset-Konplutense Unibertsitatearen eskutik. Ingelesa hitz egiten du.

Bere kazetari-lanak, Nafarroan, Euskadin, Gaztela eta Leon eta Madrilen garatu ditu. Módem-Press berri-agentziaren bazkide fundatzailea izan zen Madrilen eta Grupo Noticias-en lan egin zuen, “Noticias de Gipuzkoa” egunkariaren erredaktore buru izanez sei urtetan zehar. Gainera, Promecal taldeko “La Estafeta de Navarra” egunkariko erredaktore buru izan zen. Gainera, ETB, Onda Vasca edota El Periódico de Catalunya bezalako hedabide ezberdinetan politika analista moduan kolaboratzeaz gain, enpresa desberdinetako komunikazio kontseilari eta komunikazio politikoko aholkulari izan da.

Hirugarren sektorearekin (ekonomia sozial eta solidarioa) erlazionatutako gaiei arreta berezia eskaini die. Horrela, 2013 eta 2014 urteen bitartean, Erantzukizun Sozial Korporatiboko zuzendaria izan zen Zagreb-en (Kroazian) Sunstroom Energy enpresan Alzheimer gaixoen laguntzaile moduan gaixotasun honen sentsibilizazio sozialaren hedapen prozesuan parte hartuz. Aurrez, 2012an, ‘Memoria bidea da’ proiektua burutu zuen, Alzheimerraren estatu-politika baten alde. Proiektu honegatik, Nafarroako Kazetari Elkarteak ematen duen Teobaldos Kazetaritza Sozial saria irabazi zuen lehen kazetari nafarra izan zen.

2019ko abuztuan, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten.

Eginkizunak

1. Kontseilariari laguntza, aholkularitza eta berehalako laguntza ematea.

2. Kontseilariaren Kabineteko Zuzendaritza.  

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.

Ordainsariak

Soldata: 54.762,54 euros, 2019rako gordina/urtean.

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/09, Ostirala