Ollo Hualde Ana

 
 

 
Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria
 

Ana Ollo Hualde 


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 32/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Ana Ollo Hualde andrea Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatzen duena. 

Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2 - 2. solairua
31002 Iruñea
Tfno: 848 427986
relaciones.ciudadanas@navarra.es
ZUZENDARITZA TALDEA

Kabineteko Burua
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia
Euskarabidea - Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea
Kanpo Ekintzarako Zuzendari Nagusia

DEPARTAMETUKO ORGANIGRAMA

 
Datu biografikoak
 

Iruñean 1965. urtean jaio zen. Bikotea eta bi seme ditu.

Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1988) eta Zientzia Politikoetan doktoretza ikasketak ditu, Euskal Herriko Unibertsitatean "Nafarroako Elite politikoak" (2001) tesiarekin. Horretaz gain, Instituzio-komunikazioan Aditu titulua dauka Pompeu Fabra Unibertsitatean (1993) eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010). Euskara eta Ingeleseko B2 tituluak ditu.

Bere lan ibilbidea kazetari hedabide anitzetan hasi zuen, hala nola, Cadena Ser-en (Radio Bilbao), Navarra Hoy-en, Gazteizko RNE-n eta TVEk Bilbon eta Iruñean dituen ordezkaritzetan.

1991ean komunikazio instituzionalean lan egiten hasi zen. Urtebetez Nafarroako Gobernuaren Prentsa Kabinetean aritu zen eta 1992ko abuztutik Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) non erakundeko lehen komunikazio bulegoa osatu zuen. Oposizio bidezko komunikazio-teknika, 2007tik eta 2015 arte NUPeko Komunikazio Zerbitzua zuzendu zuen, lan hori Errektore Kabineteko buru lanekin tartekatuz.

NUP-en Gobernuko organoetan, hala nola, Klaustroan eta Gobernu Batzordean, Administrazioko eta Zerbitzuetako langileak ordezkatzeko aukeratu zuten. Gainera, Espainiako Unibertsitate Errektoreen Konferentziako Komunikazioaren arloko (CRUE) kidea izan zen. 1992tik Unibertsitateen Komunikazio Kabineteen Elkargo profesionaleko (AUGAC) bazkide sortzailea da.

Baeza, Konpostela, Salamanca eta Alacant-en zein beste hainbat hiritan antolatutako unibertsitate eta erakunde komunikazio arloko kongresu eta topaketetan hizlari izanik, Medicus Mundi-ko komunikazio batzordean parte hartu zuen (2011-2013). Halaber, zenbait gizarte erakunderen bazkidea da, hala nola, Euskal Herria Irratia eta Paris 365koa.

2015ko uztailean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari eta bozeramaile izendatu zuten. Azken kargu hau 2016ko irailean utzi zuen.

Geroa Baik egindako proposamena jarraituz, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.

 

Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Ez du parte hartzen.
 
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 

Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea

Ez du halakorik jasotzen.
 

2019/08/07, Asteazkena