Remirez Apesteguía Javier

 
 

 
Lehen Lehendakariordea 
Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilaria
 

Javier Remírez Apesteguía  


Izendapena

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 23/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Javier Remírez Apesteguía jauna Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatzen duena. 

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 36/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Javier Remírez Apesteguía jauna Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde izendatzen duena.

Harremanetarako
Karlos III.na etorbidea 2, 1. solairua
31002 Iruñea
Tfno: 848 427772 consejeria.presidencia@navarra.es
ZUZENDARITZA TALDEA
Kabineteko burua 
 
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendari Nagusia
Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusia
Barne Zuzendari Nagusia
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendari Nagusia
Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Zuzendari Kudeatzailea
Nafarroako Administrazio Auzitegia

DEPARTAMENTUKO ORGANIGRAMA 

 
Datu biografikoak
 
1975. urtean Iruñean jaiotakoa. Ezkonduta eta alaba bat du.
 
Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1988). Goi-mailako ikastaro bat egin zuen Giza Baliabideen Zuzendaritza eta Kudeaketan (2008) eta Enpresa Zuzendaritzan (2009) goi mailako beste ikastaro bat, biak Europako Foroan – Nafarroako Negozio Eskola-.  Gainera, Prestakuntza eta Gizarte Ikerketarako Institutuaren eskutik (IFES), Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da Laneko Segurtasuna; Ergonomia eta Psiko-Soziologia (2005-2008) espezialitateetan.
 
Ingelesa menperatzen du eta frantsesezko oinarrizko nozioak ditu.
 
Bere lan ibilbidea Giza Baliabideen zuzendari eta zuzenbide-aholkulari moduan hasi zen Barañaingo Udaletxean (2004-2007). Geroago, Agrozumos enpresaren Giza Baliabideen zuzendaria (2007-2009) eta Nafarroako Ahizpa Abegikorrak zentroetako pertsonen kudeaketa arloko arduraduna (2009-2015) izan zen. 2015ko urtarriletik 2019ko abuztua arte, Miasa enpresak Iruña eta Zueran (Zaragoza) dituen instalazioetako Giza Baliabideen zuzendari izan zen.
 
Gainera, CEIN (2011-2012) eta Tracasa (2012-2015) enpresen Administrazio kontseiluetako kide izan da, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa.
 
Esparru akademikoan, Ingurumen Zuzenbideko doktoretza ikerketak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1998-1999). Hizlari eta hezitzaile ere izan da Giza Baliabide eta Lan-zuzenbideari buruzko hainbat hitzaldi eta konferentziatan Prestakuntza eta Gizarte Ikasketetarako Institutuan (IFES), Europar Foroan, CEN, AEDIPE edota Esic-Nafarroako Marketing Elkartean.
 
Ibilbide politikoari dagokionez, Nafarroako Gazte Sozialisten idazkari nagusia izan da (2001-2002), Espainiako Gazte Sozialisten Batzorde Federaleko kidea (1998-2006) eta 2012ko apiriletik gaur egunera arte, PSN-PSOEren Eskualdeko Batzorde Eragilean (1998-2006) izan da Teknologia Berrien eta Demokrazia 2.0 idazkari exekutibo gisa (2010-2012) eta Ikasketa eta Programen idazkari gisa.
 
Gainera, UGTko eskualde arduraduna izan da Agoitz- Zangozan (1999-2002) eta MCA-UGT Nafarroako erakunde idazkaria (2002-2004).
 
Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSn) proposatuta, lehen lehendakariorde, eta berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari izendatu dute 2019ko abuztuan.
 
Zein erakunde publiko eta sozietatetako kide anitzeko organo eta administrazio kontseiluetan parte hartzea

Kide anitzeko organo hauetako burua da:
 
 • Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordea
 • Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordea
 • Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea
 • Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea
 • Bide Segurtasunaren Batzordea
 • Nafarroako Polizien Kontseilua
 • Ebaluazioko Foru Batzordea
 • Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua
 • Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilua
 • Nafarroako Jokoaren Kontseilua
 • Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea
 • Irisgarritasun Unibertsalaren eta Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua
 • Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua
 • Nafarroako LGTBI+ Kontseilua
 • Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua
 

Zein jarduera publiko eta pribatutarako jaso duen baimena

Ez du inolako jarduera publiko edo pribaturik bateragarritasun eskaera beharrezkoa duenik.
 

Ordainsariak

 Soldata: 68.667,48 euro, 2019rako gordina/urtean.  
 

Kargua uztean jasotako kalte-ordainak, halakorik bada

Batere ez.
 
Onura Sozialak eta gauzatan ordaintzea
Ez du halakorik jasotzen.

2019/08/07, Asteazkena